edukiak
edukiak

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Ongi etorriak 2009

irudia

Jakingo duzuen bezala Alkiza hazten ari da, eta eskola ere bai. Aurtengo kurtsoan 7 ume berri matrikulatu dira Herriko Eskolan! Beraz txikien gelan, hau da, 2 eta 3 urtekoen gelan, 11 ume izango dira guztira kurtsoan zehar.

irakurri osoa

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Antonio Sorarrain Amunarriz, Alkizako idazle goiztiarra

irudia

Peruko Antonio idazlearen apunte labur batzuk emango dira aurtengo artikulu honetan, ondorengo urteetan jarraitzeko asmoarekin. Oilategitik aldizkarian, lehen aletik hasita ia urtero, Antoniok artikuluak eskaini dizkigu. Baina, azken urte hauetan mututu egin zaigu, bat batean. Gu, ordea, bere hutsunea ordezkatzen saiatuko gara.

irakurri osoa

Sagarraren mama gozoa

irudia

Tolarea plazan jarri eta sagardoa egin. Horixe izan da Itxurain Alkiza Uztartzen elkarteak ikasturte honetarako antolatu duen azken ekimena. Dagoeneko klasiko bat bihurtu zaigu urtero-urtero alkizarron ondare eta herri jakintzako atal bat jaso, eguneratu, ezagutzera eman eta festa giroan birsortzeko ekimena. Txerri hilketa izan zen lehena, txondorra etorri zen ondoren, eta baita garo meta ere. Azkena sagardo egitea izan da. Ohiko moduan, herriko jakitunak, baserritarrak alegia, izan dira gidari, eta ume eta heldu laguntzaile jardun dute. Lana bukatutakoan, ohi denez, festa giroan dastatu zen muztioa.

irakurri osoa

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Ipuin ibiltaria

irudia

Aurten, Alkizako Koldobika Jauregiren eskutik proposamen berri bat iritsi zitzaigun eskolara: "Alkizako liburu bidaiaria sortzea".

irakurri osoa

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Alkizako jaiak 2011

irudia

  • Osteguna, irailak 8
    • 11:00 Meza
    • 12:00 Haurren toka txapelketa
    • 14:00 Jubilatuen bazkaria Ostatu jatetxean
    • 16:30 Haur jolasak
    • 19:00 Eriz magoaren saioa
    • 21:00 Herri afaria
    • Ondoren Erromeria Elustondo anai-arrebekin

irakurri osoa

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Alkizako kirol batzordea sortu da

irudia

Bat baino gehiago gogoratuko da Juantxo Villarrealen izena eta izanarekin. Bidasoa eskubaloi talde handiarekin garaipen garrantzitsu asko lortu zituen entrenatzaile gisa. Zer ikusia du Villarrealek Alkizako Kirol batzordearekin?, galdetuko duzue batek baino gehiagok. Hain zuzen ere, bera da neurri batean behintzat, talde hau sortu izanaren arduradun. Foru Aldundian ari da lanean kirol sustatzaile eta teknikari moduan. Iazko udazkenean etorri zen Alkizara (Gipuzkoako herri txiki askorekin egin zuen bezalaxe), eta Kirol Patronatuak sortzearen beharraz eta egokitasunaz aritu zen. Udalak berehala ekin zion lanari, eta bost lagunez osatutako taldea sortu zen.

irakurri osoa

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Urrezko ezteiak

irudia

Duela hiru hilabete eskas ospatu zituzten Segundo Saizar eta Maria Aierbek beren urrezko ezteiak, maiatzaren 30ean, hain zuzen ere. 50 urte ezkonduta, hau meritua!!

irakurri osoa

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Jesus Sorarrain Alkizako indianoa

irudia

Hamabost urterekin irten zen lehenengo aldiz etxetik. Donostia izan zuen helmuga. Bertan ezagutu zuen Estatu Batuetara eramango zuen pertsona, hiriburuko taberna batean lanean zegoela. Artzain bezala lan egiteko proposamena egin zion. Jesusek ez zuen bi aldiz pentsatu: ideia gustoko zuen eta soldata ere ona zen, taberna utzi eta Ameriketara joan zen. Azkenean hiru urte iraun zuen lan bidaia izan zen.

irakurri osoa

Juan Karlos Etxebeste, eliteko atleta beteranoa

irudia

Juan Karlos Etxebeste guztiontzat ezaguna da podologoa izateagatik. Hala ere, beste alderdi bat ere badu: orain dela zortzi urtetik hona beteranoen atletismo txapelketetan parte hartzen du, emaitza bikainak lortuz. Aipatu beharra dago, beteranoen maila behin 35 urte betetzean lortzen dela eta hauen taldekatzea bost urteka egiten dela.

irakurri osoa

erreportaje nagusiaerreportaje nagusia

Aiztondoko IV Gutun Lehiaketako Sari berezia

irudia

Denok ezagutzen duzue Olga Villa, Alkizako irakaslea, Larraulen bizi dena. Aurtengo Aiztondoko Gutun Leihaketan parte hartu zuen, eta ez nolanahi gainera, sari berezia irabazi baitzuen. Interesgarria iruditu zaigu Oilategitik aldizkarian berak aurkeztu eta saritua izan zen eskutitza oso-osorik zuenganatzea. Sari banaketa ekainaren 4an egin zen Alkizako Kultur etxean. Eskutitza egiteko aurtengo edizioan zuten gaia hau zen: "Preso sentitzen den bati".

irakurri osoa

Ustezko haur lapurretak

irudia

Lehenik eta behin gauza bat esan nahi dut: nire zainetatik dabilen odolak Alkiza eta Errezil ditu jatorri. Nire ama, Paula, Errezilgo Granadaerreka baserrikoa zen, eta nire aita, Gregorio, Alkizako Urruzolaberri baserrikoa. Baserri hori aspaldi desagertu zen.

irakurri osoa

Errepublika aurreko eskola

irudia

Argazki hauei begirada bat ematean, zenbat gauza aldatu diren ikusten dugu, nabarmena da janzkera aldaketa; garai bateko “apreta txuriak” oinetan eta mutilen kasuan eskuetan txapela. Argazkiak 1926 edo 1927an ateratakoak dira; handik hona makina bat egun pasa dira eta bitarte horretan aldaketa handiak izan ditugu; pentsamenduan. bizimoduan, ohituretan… eta zer esanik ez eskolan eta gure haurren heziketan.

irakurri osoa

Prudentxi, Alkizaleten jabe

irudia

Aurreko urtean, "Sabina, Usurbilgo señorita, Alkizaleten" titulupean idatzitako artikulotxoan jarri genituen Alkizaleteko jabeak ziren Joan Esteban Alkizalete eta Sabina Rezola senar-emazteen ondasunak. Esan genuen, halaber, Sabina gazterik hil zela eta hil zenean bi seme txiki utzi zituela aitaren kuidadoan: Bernardo (lau urtekoa) eta Santiago (bikoa).

irakurri osoa
inkesta
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

© 2010 Alkizako Oilategitik · Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala