edukiak
edukiak

ElkarrizketakElkarrizketak

Bi emakume gazte udal talde berrian

Onintza Gorostidi

irudia

Alkizar guztiek dakizuen bezala aurten udaletxeko taldea aldatu da, egia esan taldeak nahiko berdintsu jarraitzen du, baina badira bi partaide berri: Uxue eta Ainara, eta beraiekin gelditu naiz pixka bat azal dezaten zer moduzko hasiera izan duten udalean, ze asmo dituzten…

Konta iezadazue zergatik eman duzuen zinegotzi izateko pausua:
AINARA: Herritar bezala denok eskaini dezakegu zerbait eta guztion onurarako da. Proposatu zidatenean zalantzak izan banituen ere, azkenean aukera berri bat ikusi nuen gauzak aurrera eraman eta hobekuntzak lortzeko bai herri mailan eta baita arlo pertsonalean ere.
UXUE: Herritar guztion parte hartzea beharrezkoa delako gauza hauetan, gehienbat hau bezalako herri txikietan. Horretaz gain gazteen errepresentazio bat udaletxean garrantzitsua iruditzen zait. Pertsona bezala garatzeko eta pertsona ezberdinekin harremanak izateko aukera ezin hobea da hau.

Eta zein arlotako arduradun zarete?
AINARA: Ni Agenda 21, Tolomendi.
UXUE: Ni aldiz: kultura, festak, kirolak eta eskola. Gazte batzorde sortu berriaren arduradunak izango gara biok.

Esku artean dituzuen proiektuetatik bereziki ilusioa egiten dizuen bat?
AINARA: Bueno ba horrela bat-batean ez nuke bereziki bat aipatuko, guztiak ahalik eta ondoen egitea da nire helburua.
UXUE: Nire ustez garrantzitsuena eskola berria egitea, noski, eta frontoia berritzea dira. Baina pertsonalki interes handia sortzen didan beste proiektu bat da gazte batzorde bat sortzearena, orain baliagarria delako eta baita etorkizunerako asmoei begira ere.

Zer uste duzu dela beharrezkoa zinegotzi izateko, Uxue?
Gogoa ezinbestekoa iruditzen zait eta baita harremanetarako gaitasuna ere. Pertsonalitatea ere beharrezkoa da zure ideiak eta iritzia azaltzeko garaian.

Eta zuk, Ainara?
Denbora eta gehienbat gogoa.

Taldean egindako harrerarekin gustura zaudete?
AINARA: Uxuerekin pixka bat nazkatuta… JAJA (dio txantxetan Ainarak). Ez ez, egia esan dena oso ondo.
UXUE: Nabari da gu biok garela berriak eta aurrez talde bat zegoela, harrera ona egin diguten arren oraindik gauza asko dugu ikasteko eta taldeko kide bat gehiago izateko.

Zerbait gehitu nahi duzue, neskak?
Gure aldetik ahal dugun guztia egingo dugu herriaren alde lan egiteko, hori bai horretarako herritar guztien parte hartzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Edozein iradokizun izanez gero, ez izan zalantzarik gugana etortzeko garaian.


Azalera itzuli
inkesta
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

© 2010 Alkizako Oilategitik · Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala