Amañili, Alkizan 2010. urtean sortu zen.
Herriarentzako eta herriko emakumeentzako lan egitea da gure asmoa, herriko bizitzan beste solaskide bat bezala parte hartzea.
Elkartearen izenaren nondik norakoak azalduko dizkizuegu ondoren:
Zergatik Amañili eta ez beste edozein izen?
Nondik atera duzue izen hau?
Hemen duzue erantzuna. Bazkideen artean hainbat izen polit zeuden, baina zozketa egin ondoren izen hau jartzea erabaki genuen denon artean. Oso soinu polita eta originala zituela iruditu baitzitzaigun.
Zuhaixka baten izena da Syringa Vulgaris, edo erdaraz Lilo deitzen den lore moreak ematen dituen zuhaixka bat. Bere benetako izena Amañilili da baina luzeegia iruditu zitzaigunez pixka bat laburtu eta Amañili izena jarri genion.
Hamabost bazkide gara gure Elkartean, baina edozeinek parte har dezake antolatzen diren ekintzetan.
Orain arte badira antolatu ditugun batzuk Alkizako udaletxearen diru laguntza ezker:
Oso interesgarria izan zen. Adin guztietako jendea bildu ginen eta oso hitzaldi partehartzailea izan zen. Oso gustura irten ginen denok hitzalditik.
18 lagunek hartu genuen parte, bi mutil tartean zirelarik, Lete baserrian aritu ginen umore onean. Bakarne Garmendia irakaslea Anoetatik etorri zitzaigun irakastera. Talo zoragarriak irten zitzaizkigun, oso onak, eta noski gero gerokoak, jan egin genituen txokolate, txistor eta guzti.
Oso goiz polita pasa genuen, nahiko ariketa errazak ikasi genituen Pelbis-eko solairua indartuz, gernu galerak eta bestelako emakumeen ohiko arazoen prebentzio edo eta aurrezaintza Ikasi eta gutxitzeko. Zortzi lagun egon ginen bertan, denak emakumeak, baina han jakin genuen, suhiltzaileak ere horrelako ariketak egiten dituztela.
Aurten Gipuzkoako Foru Aldundiaren dirulaguntza jaso dugu, ez pentsa erreza izan denik, baina azkenean paperak eta paperak bete ondoren lortu dugu ekartzea Alkizara Daniel Gabarro, hizlari famatua etorriko zaigu Cataluñatik Gabarro psikopedagogoa da eta bere garaian Lleida eta Ramon LLulleko unibertsitatean irakaslea izana. PNLn aditua, gaur egun hitzaldi eta psikologi aholkularitzan dauka lanbidea.
Bere liburuen artean: ikasketa teknikak, ikerkuntza teknikak, ortografi irakaskuntza eta abar.
Alkizan emango duen bere hitzaldiaren izenburua: "Educar para la libertad, mas allá de los estereotipos" y "Fracaso escolar: causa y como abordarlo".
Jardun honetara gonbidatuko ditugu beste "emakume" eta "guraso" elkarteak eta jende asko elkartuko gara Alkizan, ziur aski urria aldean.
Baita ere Emakunderi eskatu diogu diru laguntza baina oraindik ez dugu jaso erantzuna, Jardun asko, polita eta desberdinak antolatzea da gure helburua. Adibidez:
xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta
© 2010 Alkizako Oilategitik · Alkiza (Gipuzkoa)