edukiak
edukiak

ArtikuluakArtikuluak

Santiago ermita

Joxean LarraƱaga, herriko apaiza

irudia

Alkizan dagoen eraikuntza zaharrenetakoa dugu Santiago Ermita. Nik arakatu ditudan liburu eta datuetan ez da agertzen eraikitze urterik. 1753. urriaren 22an, behinik behin garaiko gotzainak Alkizara egindako ikustaldian aipatzen da, berak herriko erretoreari ermita horren seroragatik serora titulurik eduki ezean, sakramentuak ukatzeko: Agirre Sorondo Antxon; Lizarralde Elberdin, Koldo “Érmitas de Gipuzkoa” liburutik hartua:

“1753ko urriaren 22an gotzain ordezkariak herriari ikustaldia egiten dionean eta ermita honetako serorak titulu ofizialik ez duela ikusira, hamabost eguneko epean exkomunioa zigor pean behar duela agintzen dio. Honez gain, erretoreari serorak, agindutakoa bete ezean, publikoki esan dezala eta sakramentuak uka diezazkiola agintzen dio”.

Geroago, eta iturri berdinak dionez, 1771ko ekainaren 22an, ermita konpondu bitartean, mezak ematea debekatzen du Santiago Ermita bera egoera txarrean ikusita.

1832an Iruñako Gotzaindegiak Gurutze Santuaren ermita desegiteko baimena ematen du. Bide batez, 50 urte itxita egon ondoren, Santiago Ermitan zaharberritze lanak egiteko baimena ere ematen du.

Anoetan bizi zen Juan Bautista Bengoetxeari eman zitzaion pintura eta urreztatze lanak. Lan hauek egiten ari ziren bitartean aldarea eta sabaia zaharberritu egin ziren eta zoruan har losak ezarri ziren. Paretak zuri-berrituz, aulkiak berritu eta korua egin zen abeslarientzat. Sakristia txiki bat ere egin bere leihoa eta guzti. Kanpai bat ere jarri zen. Presupuestoa 5.000 errealekoa izan zen baina 600gutxiago gastatu ziren. Ordaindu, erdia parrokiak eta beste erdia herriko biztanleen artean ordaindu zen./p>

Arkitektura eta artea

Santiago Ermitaren eraikuntzak laukizuzen edo errektangulu era du. Izkinetan silarrizko harlanekoak dauzka eta gainerakoak silarriskakoa. Kanpotik 11,6m X 8,40m ditu, teilatua bi aldeetara daukalarik. Sakristia laukia du 2,8m lauki bakoitzak dauzkalarik. Leiho bat ere badu. Burdinazko ezkila du atzealdean. Eliptiko erara egindako arkua du sarrerako ateak eta honen eskuin aldean ur bedeinkatua duan harrizko ontzia. Atearen azpiko aldea panelatua dago eta goialdekoa egurrezko barroteak ditu. Atzealdean bi leiho ditu: bat koruan eta bestea honen azpian.

Ermita honen erretaula “kolorista” estilokoa da eta balio gutxikoa. Korintoar erako bi zutabeen artean Kristoren irudi bat dauka, atzealdean etxe batzuek pintatuta ikusten direlarik. Ezker eskuinaldean egur hutsak dauden baldak. Goialdean Santiago erromeslari irudi bat bere bordoi (bide-makila) eta guzti, eta hauek denon gainetik Jainko Aita eta Espiritu Santua uso irudian. Sagrarioa erretaulan dago. Aldarea ipar-mendebalderantz kokatuta dago. Korua hasiera batean “U” eran eginda zegoen, orain “L” eran. Zorua har losaz osaturik dago. Ermita eta parrokiaren artean harrizko gurutze bidea dago.

Elizkizunak

Gurutze Santuaren Ermitara bere jai egunean, hau da, maiatzaren 3an, joaten ziren erromeslari. Meza ematen zen eta soroak keta zelaiak bedeinkatzen ziren. Behin desagertuz gero, elizkizunak Santiago Ermitan egiten ziren 1977. urtea bitartean.

Ostiral Santuan ere prozesioa egiten zen bere pasio irudi, gurutze eta pendoiekin parrokiatik Santiago Ermita bitartean. 1979an egiteari utzi zitzaion. Herritarrak kahatxoen aurka eskatzen zuten gero atakan utzi behar zen txanponarekin gorputza igurtziz, otoitz eginez eta kandela piztuz.


Azalera itzuli
inkesta
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

© 2010 Alkizako Oilategitik · Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala