edukiak
edukiak

ArtikuluakArtikuluak

Erniope Pilota Elkartea

irudia
Munitibarren Euskadiko txapela lortu eta gero

Beste urte batez hemen gara Erniopeko pilotarian jarduerak azaltzera. Saiatu dira behintzat joan diren leku guztietan Alkizako elkarte hau gailurrean uzten, horretarako prestatzen dira gogoz frontoian eta beraien fisikoa landuz.

Irailean Gipuzkoako ligan 4 taldeek hartu zuten parte maila ezberdinetan, 3 talde finalera iritsi zirelarik:

URBIETA I - URRUZOLA
bikoteak semifinala galdu zuen

IRAOLA - OTAEGI
azpitxapeldun gelditu ziren

ARISTIMUÑO - MUJIKA
ere azpitxapeldun

URBIETA - ZINKUNEGI
txapeldun geratu ziren.

Azken bikote honi Gipuzkoako txapeldun izateak Euskadiko ligan parte hartzeko aukera eman zien. Ondo baino hobeto aprobetxatu zuten aukera, naparrak, errioxarrak eta arabarrak menderatu ondoren, bizkaitarren aurka jokatu zuten finala Munitibarren. Partidu eder baten ondoren, Urbietak eta Zinkunegik osatutako bikotea izan zen irabazle. Honela, Gipuzkoako eta Euskadiko txapelak eskuratu zituzten.

Emaitza hauek ikusita txapelketa askotan parte hartzeko gonbitea izan dute gure pilotariek. Burlada, Logroño, Lodosa, Matiena eta abarretan aritu dira. Batzuetan galdu eta beste batzuetan irabazi, baina beti gustura.

Elgetako lau t´erdiko txapelketa ospetsua amaitu berria da, bertan URBIETA II.k finala jokatu duelarik. Nahiz eta partiduari hasiera bikaina eman, azkenean ezin izan zuen txapela etxera eraman. Hala ere, benetan txapelketa ederra egin du.

Elkarte txikia izan arren, pilotari handiz osatuta dago, eta alkizarrak harro egon gaitezke.

AUPA ERNIOPEKO PILOTARIAK


Azalera itzuli
inkesta
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

© 2010 Alkizako Oilategitik · Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala