edukiak
edukiak

Aurkezpena

Oilategitik aldizkaria Alkizako Oilategitik Kultur Elkarteak publikatzen du. Elkartea herriaren kultur bizitza indartzeko sortu zen eta aldizkariak asmo horretatik edaten du. 2001ean publikatutako lehen alearen editorialean artez eta zuzen adierazten zen aldizkariak bi helburu zituela ‘herritarren artean dinamika kultural bat sortzea’ eta Alkizan gertatzen denaren lekuko izatea.

Aldizkariaren arduradunok zinez eskertu nahi dugu Oilategitik egiten laguntzen diguten guztiak, bai artikuluak idazten laguntzen diguten herritar guztiak eta baita hasieratik diruz oparo lagundu diguten Alkizako udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia.

Aldizkariaren talde sustatzailea besteak beste honokook osatzen dugu: Pello Joxe Aranburu, Joxe Mari Arantzabe, Sonia Artuzamonoa, Elixabete Elizondo, Inaki Irazabalbeitia eta Imanol Lizardi.

inkesta
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

© 2010 Alkizako Oilategitik · Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala