edukiak
edukiak

EskolaEskola

Ipuin ibiltaria

irudia

Aurten, Alkizako Koldobika Jauregiren eskutik proposamen berri bat iritsi zitzaigun eskolara: "Alkizako liburu bidaiaria sortzea".

Klaustroan bildu ondoren eta delako liburua egiteko zer nolako prozedurari ekingo genion erabaki ondoren, lanean hasi ginen. Kurtso hasieran egurrezko liburu txukun eta erraldoi batetan idazteari ekin zitzaion: etxez etxe bidaiatzen hasi zen gure ipuin ibiltaria! Eskolan bertan istorioa osatzen hasi zen eta ondoren famili bakoitzean hiruzpalau egun egoten zen ipuina, etxeko guztiak jarduera honen partaide izan zirelarik.

Ipuina hari berdinarekin josi arren, famili bakoitzak jarraipena ematen zion pertsonai berriak sartuz, marrazki ederrak eginez edota bestelako sormen lanak eskainiz.

Eskolara bueltatzen zen bakoitzean istorioaren jarraipena ezagutzen zuten beste ikasleek eta horrela bukaera arte. Hirugarren hiruhilabetekoan, liburuaren azala apaintzeari eta idazle- ilustratzaileen izenak jartzeari ekin genion, hartara ipuina guztiz borobilduta gelditu zen.

Hasierako helburuari heldu genion eta etxekoen inplikazioa erabatekoa izan zen, ipuina ikusitakoan ez dago dudarik.

Etxeetan egin zen lana guztiz positiboa izan delakoan gaude eta gainera eskolarekiko etxeetatik dagoen laguntzeko jarrera nahiko begi bistakoa izan da.

Abaltzisketan ospatu zen eskola txikietako jaialdiraino ere iritsi zen gure ipuin ibiltaria, bertan ikusgai egonik. Harrera ona izan zuen, hala kontatu digute behintzat gure Peruk eta beste munstroek, eskuz-esku ibili omen zen atsedenik hartu gabe!

Proiektutxo honek familiak eta eskolan arteko lotura erakusteko balio izan du.

Argi dago haurrek eskola eta etxekoen arteko harremana errespetuzkoa eta kolaboratzailea dela antzeman ezkero, gure umeak askoz ere motibatuagoak eta lasaiago biziko direla.

Familiako harremanak sustatzeko aukera polita izan da. Etxekoak giro goxo batean biltzeko, elkarlanean, fantasiaren mundura murgiltzeko, eta helduok bakoitzak geure barnean dugun haurra deskubritzeko.


Azalera itzuli
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

2010 Alkizako Oilategitik Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala