edukiak
edukiak

ArtikuluakArtikuluak

Sukalde txokoa 2011

Agurne Eizagirre eta Ixiar Irulegi

irudia
Aretako Bittorik askotan prestatu duen plater tradizional hau egiteko era, gustu handiz azaldu digu.

Zuen gustuko dituzuenak bidali, animatu zaitezte!!!

Hurrengo alean argitaratuko ditugu.

ALKIZAKO BABARRUNAK

Osagaiak 6 lagunentzat

  • 1/2kg. Babarrun
  • Tipula erdia
  • Porru bat
  • Gatza
  • Oliba olio txorrotara bat

Prestakuntza

Bezperan babarrunak beratzen jarri. Hurrengo goizean heltzean babarrunei porrua eta tipula txikitua eta oliba olio txorrotara bat bota. Ondoren berotzen jarri, irakiten hasten denean su baxuan mantendu hiru orduz. Tarteka lehortzen doan heinean behar duen ur beroa gehitu. Egosita dagoenean gatza bota, bakoitzak bere gustura.

Laguntzeko osagarriak: aza, odolkia, saiheskia eta urdaia aparte egosi, beste platertxo batean Ibarrako piperrak. Horrela bakoitzak bere gustura osatu dezake betiko janari hau. ON EGIN!!

GALIZIAR ENPANADA

Osagaiak 8 lagunentzat

Orea egiteko:

  • 1 kg. irin
  • Ogi legamia
  • 1/2 l. ura
  • 25gr. gurina
  • Gatza
  • 2 arrautza

Betetzeko gaiak: (Norberaren gustura alda daiteke)

  • 2 tipula
  • 3 piper berde
  • 2 tomate
  • 750gr. Txerri solomo ontzutua.
  • Olioa eta gatza

Prestakuntza

Hasteko, betetzeko gaia prestatuko dugu, orea egiterako hoztuta egon dadin. Horretarako, osagaiak txikitu eta tomatea ezik su bajuan oliotan egiten jarri. Erdi egina dagoenean tomatea gehitu. Bukatutakoan hozten utzi. Orea egiteko irinaren 3/4a eta legamia xehatua ontzi batean jarri, ur beroarekin nahastu (aurrez ura norberaren gustura gazitu), ondoren gurina eta 2 arrautzekin oratu. Mahai gainean irin piska bat bota eta bertan orea lantzen jarraitu, behar duena gehituz (irina, ura) puntu egokia lortu arte (ukitu eta eransten ez denean).

Orea toki epelean 20 minutuz harrotzen utzi. Harrotu denean, erdia mahai gainean pixka bat landu eta arrabola batez zabaldu, labeko azpilaren neurrira egokituz. Zatia ontzian zabaldu kanpo aldera zerbait utziz.

Bertara, hozten utzitako betegarria isuri eta denean berdindu. Salda apur bat gorde apaintzeko.

Utzi dugun orearen zatia aurrekoa bezala landu, erdian zulotxo bat egin eta betegarria estali.

Labeko azpilaren ertzean utzitako orea gainekoarekin bildu, itxitura modukoa eginaz.

Soberan gelditzen diren ore zatiekin gainaldea apaindu. Azpila labe beroan (200º) sartu eta 45 minutuz eduki. Egina dagoenean utzitako salda erabili isipu batez gaina margotzeko. Berriro kolorea har dezan labera sartu.

 


Azalera itzuli
inkesta
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

© 2010 Alkizako Oilategitik · Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala