edukiak
edukiak

ArtikuluakArtikuluak

ARGIA aldizkaria: 1924. urteko Alkizako kronikak

irudia
Krispin Sorarrain, txapela buruan duela, seme-alabez inguraturik (Peru baserria).

Iazko Oilategitik alean arlo berri bati eman genion hasiera, ARGIA aldizkarian 1922 - 1936 urteetan idatzitako Alkizako kronikei buruzkoa. Aurtengoan 1924an argitaratutako kronikei buruz arituko gara.

Urte hartan idatzitako 10 kronika aurkitu ditugu Hiru idazlek izenpetzen dituzte: Mendiola, Ernio-Mendik eta Argizale Bat-ek. Pentsa dezakegu beraz, bazirela hiru herritar maiztasunez herriko kronika idazten zutenak. Hiruetatik ezagun bakarra Ernio-mendi dugu, bera Peruko Krispin Sorarrain izan baitzen. Hura urte hartan hasi zen Argiako kronikak idazten.

Kroniken bidez, ezagutu ditzakegu orduko gertakari, ospakizun, ohitura… Hau da garaiko bizimodua. Idatzitako albiste eta ospakizun asko elizaren ingurukoak ziren Adibide bezala; urtarrilaren 27ko kronikak honela dio "Arratsaldean irugarren aldiz egun berean, eliza bete zan. Auzo, errietatik, batez ere Ernialdetik lagun asko etorri ziren".

Beste idatzi batzuetan herriko beharrak eta iritziak ere azaltzen dira. Ekainaren 8ko kronikan "Gure udalak erri sarrerako bide zabal eder bat nai genukela azaldu dio Aldundiari". Eta abuztuaren 10ean "Delegado agindua betetzen zintzo asi da jendea, nexkamutilak ikastetxera bidali, etxeak azal eta mami zuritu. Donosti baño aurrerago jarriko degu edozein erri koxkor".

Pilotarako zaletasuna ez da gaurkoa, azaroaren 23ko kronika horrela bukatzen da:

"Emengo pilota lekua jai egunetan ikustekoa izaten da. Batak besteari leku eman eziñik. Berri eta ederra baita! ¿Bañan zertan ibiltzen dira? ¿Pilotan? Ez, esparziñak urratzen.

1924. urteko Alkizako kronika 1924. urteko Alkizako kronika


Azalera itzuli
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

2010 Alkizako Oilategitik Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala