edukiak
edukiak
  • hasiera
  • Artikuluak
  • alkiza-herriaren-historiari-buruzko-laburpen-dokumentatu-didaktikoa

ArtikuluakArtikuluak

Alkiza herriaren historiari buruzko laburpen dokumentatu-didaktikoa

Pello Joxe Aranburu

irudia

Alkiza herriak hiru aldi nabarmen, ezberdin eta oso dokumentatuak dauzka, nahiz eta udalerria biztanlez txiki, berantiar eta txiroa den. Euskal Herriaren atlantiko isuriko mendi, baso eta geografia umelak baldintzatu du bere historia osoa.

  • Alkizaren lehen aipamen historikoa, 1348/1386koa da, beraz, lehenagoko aztarnak bere historia aurrekoak lirateke: koba zuloak, leizeak, hidrografia, istorio mitologiko – mitikoak, toponimia eta abar. Gai hauek Arantzadi elkarte eta besteek aztertu eta argitaratu dituzte.
  • Alkizako baserritar ezagunek, XIV. mendean, Tolosa hiribilduarekin elkartzean, auzotasun kolektiboa eta berarekiko menpetasuna sinatu zuten; eta 1450ean, Tolosa utzi eta Donostiaren babesa hobetsi zuten.
    • Litxaso (Liazasoro) baserria erre zelako, 1561an, Alkizan etxeen asegurua antolatu zen, eraikuntzak sailkatu, zerrenda idatzi eta beraien baldintzak ezarriz.
    • Bengotxeako Anbrosio eskultorearen bizitza, (Alkiza 1551, Asteasu 1625). Herrian dagoen bere sagrario monumentala ospetsua da.
    • San Martin parrokia berria eraiki eta, 1600. urtean, amaiturik zegoen.
    • Alkizako juraduek Donostiako alkateei, 1600-1621 urteetan emandako diru kontuen liburua udaletxean gorde zelako, gaur ezaguna eta argitaratua dago.
    • Batxillerdegia edo Alkizamendi, erretore etxe zaharra kiskali zen, 1609an, elizako dokumentu guztiak barne. Beraz, lehen bataio eta beste sakramentu agiri ezagunak 1610ean hasten dira. Lehen bataioen azala ere argitaraturik dago.
    • Aginaga baserriko Migel Irazusta eskultoreak Anbrosioren sagrarioa baztertu eta erretaula berria taxutu zuen, 1730ean. Bera izango zen Alkizako lehen alkate ere.
    • Alkiza, 1731n udalerri bilakatu zen, Tolosa bailarakoen aldean txit berandu.
  • Alkiza udalerriari, 1731n. Espainiako V. Felipe erregeak konstituzio dokumentua eman zion eta, 1735ean, lehen ordenantzak sortu eta onartu zituzten alkizarrek. Araurik eztabaidatuena zera izan zen: ea alkate izan zitekeen egoiliarra ez zen bat, hots, Migel Irazusta eskultorea edo Joan Bautista Intxaurrandiaga. Biak herriko alkate izan ziren.
    • Alkiza eta Anoetak Ainsu Unioa sortu zuten, 1742an, Batzar Nagusietako gastuak arintze arren.
    • Ainsu Unioari, 1815ean, Hernialde gehitu eta Ainsuberreluz Unioa osatu zen.
    • Alkizako Udalaren ondasunak izan ziren Egurrola burdinola, 1615ean errea eta Olaa, Goiko errota, Errota Berri eta Igaran errotak, 1810ean besterenduak.
    • Gaurko Erretore etxe berri eta dotorea, 1800 aldera eraiki zen, Joan Elias Intxaurrandiaga arkitektoak eginiko planoen arabera.
    • Era berean, XIX. mendean udal eremuaren erdia besterendu zen, hau da, 11’90 Km2-tik 5’30 Km2 . Beraz, Alkizako udalak bi aldi izan zituen, bata aldi oparoa, 1810 aurrekoa, herrian notario egoiliarrak izan, Lehen Letretako eskola sortu... zituen eta bestea, aldiz, txiroa.
    • Alkizan Plan Benefiziala, Elizbarrutiko erreforma onartu zen, 1816an, besteak beste igande eta jai egunetan hiru meza...
    • Alkiza, 1854an, 658 biztanle izatera heldu zen.
    • Garaiko pertsonaia batzuk:
      • Migel Irazusta eskultorea, 1665-1743
      • Joan Bautista Intxaurrandiaga hargina, 1680?-1747
      • Joan Irazusta erretore idazlea, 1688-1772
      • Joan Elias Intxaurrandiago eskultore eta arkitektoa, 1735-1800?
      • Joan Domingo Elola notarioa, 1728-1803?


Azalera itzuli
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

2010 Alkizako Oilategitik Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala