edukiak
edukiak

ArtikuluakArtikuluak

Garai bateko hauteskundeak

irudia
Gaur egungo Sakamidra auzoan Agiña baserria.

Koldobika Jauregik helarazi digun dokumentu interesgarria da artikulu honen ardatza. 1933ko azaroaren 28an “El dia” egunkariko “euskal orria” atalean argitaratutako artikulu bat duzu, irakurle. Artikulu hau Estatutuaren erreformaren inguruan egindako plebiszitoari buruzkoa da.

Jakin badakigu, 1933ko azaroaren lehenengo egunetan estatutuaren erreformaren erreferrenduma egin zela. Kanpaina oso gogorra izan omen zen, batez ere abertzaleen aurka. Alkizan garai hartan 224 biztanlek zeukaten bozka emateko eskubidea, eta horietatik 221ek eman zuten, guztiak estatutuaren alde. Ez zen izan boto zuririk, ez eta baliogaberik ere. Esan behar da, derrigorrezkoa zela bozka ematea, eta eman ez zutenei isunak jarri zizkietela ere badakigu. Baitaere esan, ordurako emakumeek lortua zutela bozka emateko eskubidea.

Alkizako zinegotzien aukeraketa (1893)

Alkizan, 1893ko azaroaren 12an, egin ziren hauteskundeak. Udaleko artxiboetan aurkitu ahal izan dugu hauteskunde horiei dagokien akta. Akta horren arabera, mahaia hauek osatu zuten: Presidentea: D. Pedro Jose Aramburu Legarra; Bokalak: D. Santiago Gorostidi, D. Juan Antonio Aranzabe, D. Francisco Esnaola, D. Jose Manuel Urruzola, D. Agustin Lavaca, Don Francisco S?, D. Demetrio Legarra, D. Felipe Huarte, D. Juan Cruz Urruzola, D. Jose Antonio Urruzola.

Zentsoan 114 hautesle zeuden, eta botoa eman zutenak 96 izan ziren.

Honoko hauek izan ziren aukeratuak: D. Pedro Jose Aramburu Legarra, 55 botorekin; D. Pedro Antonio Roteta, 55 botorekin; D. Eusebio Zubiaurre Arrizabalaga, 55 botorekin; D. Julian Iruretagoyena Ugalde, 41 botorekin; D. Juan Agustin Iruretagoyena Ugalde, 41 botorekin eta D. Jose Maria Eizmendi Iraola, 41 botorekin.

Garai hartan emakumezkoek ez zuten botoa emateko eskubiderik. Eskubide hori gizonezkoena bakarrik zen. Kuriosidade gisa aipa daiteke baita ere, aktan hautesle guztien izenak, eta zein bailaratan bizi ziren agertzen dela. Harrigarria egiten zaigu Sakamidra auzoa ez dela aipatu ere egiten. Zergatik ote?

Akta hori kuriosadeak eraginda, inork ikusi nahi izanez gero Udalera jo dezake, bertako artxiboetan baitago. 462. Karpetaren barruan 04 espedientea da.


Azalera itzuli
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

© 2010 Alkizako Oilategitik · Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala