edukiak
edukiak
  • hasiera
  • Artikuluak
  • argia-aldizkaria-1922-1936-urteetan-idatzitako-alkizako-kronikak

ArtikuluakArtikuluak

ARGIA aldizkaria: 1922-1936 urteetan idatzitako Alkizako kronikak

irudia
Krispin, Alkizako kronista.

Aurtengo Oilategitik alean arlo berri bati hasiera eman diogu, Argia aldizkarian, 1922-1936 urteetan idatzitako Alkizako kroniken multzoari alegia. Berrogei bat kronika idatzi zituzten honako hauek: Martite( g)i, Ernio-Mendi, Mendiola, Argizale bat, Orjo, Txomin, Ibilkari, Zelaitsu, Ordezkia eta G. ezizenezkoek. Batez ere Martite(g)i eta Ernio-Mendi izenekoek idatzi zuten gehien. Azken honen nortasuna ezaguna da, hau da, ezizen horrekin Peruko Krispin Sorarrain Uzkudunek idazten zuen. Baditu gutxienez hogeita hamar bat kronika labur. Herriko berriak txandaka eman ohi zituzten batzuetan eta garbi ageri da pertsonaia ezberdinak zirela. Denek erabiltzen zuten euskara garbizalea zen, baina, estilo berezikoa, landuagoa, lokalagoa edota biziagoa...

Neurri batean Alkizako berriak jakiteko nahitaezko baliabidea gertatzen da astekari hura. Ia han bakarrik aurki daitezke herriko gertakizun xumeak, elizkizunak, festak, istripuak, heriotzak zirela bide dolumina emateak, eskola eta elizako obrak, bisitariak eta abar. Kronika egilerik oparoena eta guztiz ezagun den bakarra landuko dugu aldizkari honetan, Ernio-Mendi, Krispin Sorarrain.

Hura, 1887-11-19an Asteasun jaio, 1915ean, Anoetan Maria Hermenejilda Amonarriz Blanzakorekin ezkondu eta Perurena baserrian hil zen, 1974-11- 11n. Krispin, 1893an umezurtz geratu zenean, familiarik gabeko Zizurkilgo osaba-izebak semetzat hartu zuten eta, 1922an, Alkizako Perurena baserria errentan erabiltzen hasi ziren osaba-ilobak.

Krispin berehala herrikoitu zen Alkizan: 1924an, Argian herriko kronikak idazten hasi zen, igandero plazan soinua jotzen zuen, Errepublika garaian alkate eta zinegotzi izendatu zuten eta 1936ko gerlan 500 pezetako isun politikoa ordaindu behar izan zuen. Badugu horren lekukotza.

Krispinek batez ere gure jaioterriko berriak euskaraz eman zituen 1924-1936 urteetan. Alde batetik, Andre Mari eta San Martin egunetako jaiak, hileroko jaunartze nagusiak, elizako misio egunak, hizlarien oratoria goraipatu ohi zituen bereziki; beste alde batetik, bertako istripu mingotx, herriko obra, bertako pilotari, herriko semeen ikasketak, halaber, beste zenbait ohitura, esaterako, Santa Ageda bezperako eske edota urteroko ohiturez idazten zuen. Batez ere sarritan eman ohi zuen xehetasun bat nabarmenduko dugu, jaunartze nagusienetako estatistika. Mila bederatziehun eta hogeita bi eta hiruko kroniken autoreren sinadurarik ez dago, baina badirudi bereak zirela. Leteberri eta Bengoetxeko aipamenek eta ondorengo urteetako kroniken sinadurek badukete Krispinen sintonia.

Alkizako kronika 1922/11/19 Alkizako kronika 1923/09/16
1922/11/19 1923/09/16


Azalera itzuli
inkesta
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

© 2010 Alkizako Oilategitik · Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala