edukiak
edukiak

EskolaEskola

Ongi etorriak 2008

irudia

Jakingo duzuen bezela aurten eta datozen bost urtetan eskolatik ez da inor Erniobera aterako. Iaz Lehen Hezkuntzan lau ikasle ziren, maila bakoitzeko bat eta Zizurkilgo “San Milan” eskola txikira bideratzea erabaki genuen guraso eta irakasleok Hezkuntzakoekin luze aritu ondoren.

Baina etorri bai, datorren ikasturtean ondorengo hiru neskak eta mutikoa etorriko zaizkigu.

Ikasle hauek, ikasturte honetan, gurekin ibilitako bi urteko zortzi ikasleekin talde bat osatuko dute, hau da, hamabiko taldea.

Siesta egiteko leku falta dela eta, ikasgela txikiegia gelditu da eta bertan eskola berria eraiki arte (hau ere agindu baitigute) aldaketa batzuk eskatu dizkiegu Hezkuntza ordezkarikoei, baita onartu ere!

Hauek dira agindu dizkiguten berrikuntzak:

  • Tailerrean 2 – 3 urteko gela prestatzea.
  • Oraingo ordenagailu-gelan sehaska-gela ezartzea.
  • Ordenagailu gela, oraingo bi urtekoen gelara igotzea.
  • Tailerra, Udaletxeak Haurreskola ondoan duen bajerara eramatea.

Espero dugu aldizkari hau kaleratzerako dena presto egotea!

Gure ikasle berri hauen gurasoekin elkarrizketa bat egin dugu, hona hemen beraien erantzunak:

Orain arte zeintzuk izan dira zuen seme – alabak herri honetan hezitzeko topatu dituzuen erreztasun edo zailtasunak?
Erraztasunak, guztiak izan dira, txiki – txikitatik behar izan dutenek haurra haurreskolara bidaltzeko aukera izan dutelako, bertan oso gustora egonik. Jarraian eskola herrian bertan izateak ere lasaitasuna ematen die.

Gure eskolaren berri ba al duzue?
Denek dute eskolaren berri, nahiz eta batzuk gehiago besteek baino. Batek aurretik semea bertan duenez, irakasleak ezagutzen ditu eta badaki zehozer jakin nahi izanez gero ez diotela inongo arazorik jartzen bilerak egin edo informazioa emateko. Badakite ere eskola herritarrekiko irekia dela eta bertan diren ekintzak ezagutzen dituzte.

Herriko eskolatik zer da gehien erakartzen dizuena? Eta gutxiena?
Gehien gustatzen zaiena haur gutxi izatea da, honek dituen onurekin: atentzio pertsonalizatua izatea, gurasoak eskolako dinamikan oso presente egotea, herriko haurrekin hezitzea eta haztea...

Guraso batzuei talde berean adin desberdinetako haurrak egotea gustatzen ez zaien bezala, beste guraso batzuei, modu honetara, harreman aberatsagoak uztartzen direla iruditzen zaie. Askotan erlazioak hain estuak izateak ere ekar ditzakeen ondorioak ez zaizkie gustatzen. Eta gutxiena erakartzen diena beste herri eta kultura ezberdinetako pertsonak ezagutzeko zailtasun handiagoa dituztela da.

Zergatik erabaki zenuten eskola honetara ekartzea eta ez beste batera?
Denak ados daude erosotasuna faktore bat dela, baina badira beste hainbat arrazoi: eskola txikia izatea, gurasoetako batek bertan ikasi izana, herriko giroa eta bertako haurrekin hezi eta haztea.


Azalera itzuli
inkesta
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

© 2010 Alkizako Oilategitik · Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala