edukiak
edukiak

Atzo atzokoakAtzo atzokoak

Atzo atzokoak 2008

 

Albiztegiko familia: Juan Antonio Arantzabe (txapel gorria, 1861-1950?) eta Azaldetxeberriko Joxepa bere emaztea, beren hiru semealaba: Pedro Albiztegiko Bernardoren aita, Maria Juana Intxaurrandiko Nikasio Urruzolaren emaztea, eta Benito Antxun istripuz hila.

 

 

Berandoaingo Iguaran familia: Ramon eta Maria aiton-amonak, eta seme-alabak ezkerretik askuinera: Inisio frailea, Bengoetxeko Benardina, Gaiokotxeko Dorotea, Isidro oinordekoa, Iparragirreko Benita eta Paulo (Hernani), Eulako Santi (Urnieta), Daniela serora eta Dolores. Ranon Lehen Mundu Gerraren garaian etorri zen Urruñatik, armadara ez joateagatik ihesean. Horregatik “frantsesa” esaten zioten.  Garai hartan milaka Iparraldeko gaztek Hegoaldera eta Amerikara egin zuen ihes.

 

 

Leteberriko Pantaleon Iruretagoiena eta Mariakutx Ugartemendiaren ezkontza eguna: Bentzalagako Agustina, Brigida eta Inazio Mari Ugartemendia senideak, Kasinto eta Nikasio Iruretagoiena anaiak eta Urrutikotxeko Juan Jose Elola.

 

 

Arantzabene baserriko Frantzisko Mari Mugika.

 

 

Frantzisko Mari Mugikaren emaztea Juana, haren familia, Bidaniako Iraola sendiko bi guraso eta bost seniderekin.

 

 

Maitegi baserriko amerikanoa zaldi gainean.


Azalera itzuli
inkesta
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

© 2010 Alkizako Oilategitik · Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala