edukiak
edukiak

ArtikuluakArtikuluak

Txikia izanik, haunditzen

Beleburupe Guraso Elkartea

irudia
Ertainen gelakoak margotzen.

Urtean behin argitaratzen den aldizkari honetan, gure kezkak, nahiak, gogoak eta abar azaltzeko aukera daukagunez, herriko eskola txiki honi buruz hitz egitea pentsatu dugu, zeren hor baitago gure etorkizuna edo herri txiki bat bizirik irauteko arrazoia.

Gu gurasoak garenok guraso elkarte bat osatzen dugu, eta gure umeentzat ekintza batzuk burutzen ditugu, herriko festetako eta San Martinetako festetan umeentzat jolasak antolatuaz eta Udaletxearen laguntzarekin opariak, goxokiak eta txokolatadak banatuaz.

Gero badago beste jai bat ere, kurtso bukaera dela eta, San Juan egunean egiten duguna, guraso bakoitzak patata tortilla bat edo beste zerbait eramanez ospatzen duguna, eta ondoren, nola ez, sua piztutzen da, eta haren inguruan festatxo bat egiten dugu, batzuek abesten dute edo dantzatu, beste batzuk suaren gainetik salto egin, eta horrela sua itzaltzen den arte.

Batek baino gehiagok esango du: ez dittuk gaizki bizi !!

Gure garaian ez genian horrenbeste festa egiten, eskolara joaten giñan eta han askotan egurra ematen ziaten, handik atera eta azkar lanak egitera, bokadilorik gabe gehienetan, eta hauek berriz, beti jaietan pentsatzen.

Garaiak aldatu egin dira noski, eta orain guk daramagun bizitza xamurragoa da baina ez kezkarik gabekoa. Beti entzun izan dugu, eskola hau itxi egingo zutela eta inguruko herriko eskolaren batetara joan beharko genuela ikastera, izan dira urte txarrak, orain dela 3 urte 15 ume besterik ez zeuden ikasten, baino orain gorakada bat daukagu eta 25 ikasle izatera iritsi gara, beste 4 irailean hasiko direlarik.

Gure arazorik handiena herriko eskola hau txiki geratu dela, herria hazi egin da eta noski, orain haur gehiago dago. Ez orain dela 30 edo 35 urte atzera begiratuta adina, baino garai haietan eskolan hasten ginen 4 edo 5 urtekin eta 13 edo 14 urteraino denak batera egoten ginen gela batean.

Baina orain ez dira kontuak horrela , orain dela 26 bat urte , eskola hau dena berritu zuten, paretak bakarrik utzi zituzten zutik, geroztik pintatu eta lehio berriak jartzeaz gain, txikien gelan beraien neurriko komunak jarri zituzten,gela horretan 8 ume daude 2 eta 3 urte bitartekoak, eta datorren irailean hasiko direnak 4 gehiago, horrela izanik gela hau txikiegia izango da, eta Udaletxea, Delegaritza eta eskola arazo hau konpontzekotan dabiltza. Ea, arazo hauek urte gutxi batzuetarako diren!, zeren eskola berri bat egiteko proiektua onartua dago,orain daukagun eskola honek, Delegaritzakoek eskatzen dituzten arau edo neurriak betetzen ez dituelako batik bat,gela gutxi eta txikiak,eskailera estuak, igogailurik eza, kalefazioaren kaldera eskola barruan egotea eta abar.

Gure nahia lehen bait lehen arazo hau konpontzea da, baina behar bada 4 edo 5 urte itxaron beharko dugu gutxienez, ez baitugu etsiko. Gure umeek bizitzeko eta ikasteko baliabide guztiak nahi baititugu.

Behar bada, beste urte batetan berriro ere aldizkari honetan idazten dugunerako, eskola berri hau egina egongo da, guk hala nahi behintzat !, eta bestela ziur izan gustora gure berri emango dizuegula guretzat txokoren bat badute aldizkarian.


Azalera itzuli
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

2010 Alkizako Oilategitik Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala