edukiak
edukiak

ArtikuluakArtikuluak

Martin Diez eskultorea, Alkizako Litxasoko semea, 1500?-1583

Pello Joxe Aranburu

irudia
Terrassa-ko hilobia.

Azken aldi honetan, Alkizan XVI. mendean jaiotako hargin eta eskultore berriak ezagutzen ari gara. Urrutiako Joan, Anbrosio eskultorearen aitonak, bere bi semeekin eraiki zituen Donostiako San Bizente eliza eta kaia, aipatu mendearen lehen zatian. Alkizako Martin hargin-eskultore batek, 1540 aldera, Hondarribiko parrokian eta Granadako Katedralean lanean ziharduen. Litxasoko Joan hargina, 1570ean, Alkizako San Martinen egitura jasotzen ari zen. Bentzalagako Miranda aita-semeek Ataun eta Alkizako bi San Martin elizak amaitu zituzten. Bengoetxeako Anbrosio eskultorearen bizitza eta obrak lehendik ezagunak ditugu, 1551-1625. Besteak beste, aipatu mendean badira Aragoien eta Nafarroan lanean zebiltzan Aginaga eta Urruzolako hargin gehiago ere. XVI mendeko beste izar berri bat, ordea, berriki azaldu zaigu Alkizan.

Zorionez, Joan Yeguas katalana oporrak pasatzera Alkizara etorri zen, 2007ko ekainean. Leteko nekazal turismoan jakin zuen gure herriko Litxaso baserriaren berri. Agidanez, horrelako baserri izen baten bila zebilen aspaldian.

Joan Yeguas Leidan jaio, Cataluñako XVI. mendeko eskulturan aditua, bereziki luze eta sakon aztertu du Liazasoroko Marti Diazen obra, baina, eskultorearen jaioterria aurkitu ezinik zebilen aspaldiko urteetan. Iazko uztailean telefonoz eta postaz lehen kontaktuak izan genituen. Berari XVI. mendeko Litxaso baserriaren berri eman nion, banuen liburu eta artikuluetan argitaratutako eta anartean nire baitan isileko informazioa. Berak ni Liaçasoroko Marti eskultoreaz oparo jantzi ninduen. Gure barrenak elkarri irrikaz hustu genizkion. Informazio trukaketa hartatik ondorio honetara iritsi da: En conclusión, creo que todo apunta a que Marti Díez de Liatzasolo fuere hijo de Alkiza.

Joan Yeguasek, 2007ko abuztuan, bidalitako liburu eta artikuluak laburtu ditut eta bere argazkiez osatu dut artikulu labur hau. Litxasoko Martin Diez Catalunyan hil eta 1583ko abuztuaren 11n irakurri zen bere testamentua. Testamentuko xehetasunetatik atera du aditu leridatarrak Alkizako pista. Litxasoko Martin Gipuzkoan jaio zen, Otxoa eta Juanaren semea. Aita eta bere hiru seme harginak Aragoi aldera joan ziren, ohitura zenez harria lantzera, gainera, 1510-1520 urteetan joan ere.

Otro derivado de la emigracón de Otxoa sería el joven Martí, como Pedro, y quizás tambien Juan, comenzarían a trabajar la piedra en el taller paterno, que tendría que haber llegado a Aragón entre 1510 y 1520. Estas fechas son suficientes para que unos jóvenes nacidos entre 1495 y 1505 pudieran ayudar a su padre, y para que Martí tuviera de entrar en algun taller escultórico aragonés (entre 1515 y 1525), antes de llegar a Cataluña como un artista formado hacia 1527.

Martin eskultorea, 1535ean, Paula Botey katalanarekin ezkondu zen, badirudi seme-alabarik ez zutela eduki, beren testamentuetan ez da ageri-eta. Ondasunak Barcelonako Santa Cruz ospitaleari laga zizkioten.

Litxasoko Martinen lehen aipamena Barcelonan, 1527an, bi artista margolari portuges ikuskatu zituenekoa da, jadanik ikuskatzaile aditutzat zeukaten alkizarra, baina bertan, anartean ez zuen egoitzarik, nonbait iritsi berria zen. Hiru urtetan lortu zuen Martinus de Liatzasolo, ymaginarius, civis Barcelona titulua, hain zuzen 1530ean horrela sinatu baitzuen. Ikuskatzaile zorrotzaren ospea zeukalako, artista anitzen arte lanak epaitu zituen. Berehala lortu zuen erretaula eta irudigile sona.

Dokumentaturik dago bere lanik ugarien eta bikainenak 18 erretaula izan zirela, asko berak bakarrik eginak, beste batzuk lankidetzan. Frantziako Joan de Tours eskultorearekin egindako 8 obra ospetsuak dira. Barcelona konterrian baditu 9 erretaula, besteak beste, San Jaime parrokiako nagusia eta Justo eta Pastor elizakoak. Barcelona probintzian ere baditu beste 8, adibidez Mollet del Vallès, Marata, Dosrius eta Canyamars parrokietan.

Agian irudi solteetan lortu zuen goren maila, Miquel Benet Gilabert notarioarentzat San Pedro (1550), Gabriel Cassador nobleari gurutze bat (1554) eta abar. Dena den, bere obrarik ezagutuena Tarrasako Espiritu Santuaren elizan dagoen Hilobi Santua da, 1539-1541 urteetan alabastroan taiutua, con la firma en el sudario “Opus Martini Diez de Liatzasolo 1544”, donde el artista nos muestra su habiliodad técnica y su capacidad expresiva aitortzen du Joan Yeguasek.

Idazle leidarraren arabera, 1527- 1583 urteetako hogeita hamar notarioen protokoloetan ageri dira bere abizenaren idazkera ezberdinak, esaterako, Liatxasola, Liatxaso, Liatsosolo, Liatxasolo, Liatzosolo, Liatçosolo, Liatxeasolo, Martin Diez de Aliaza (Alkiza?), Liatzasolo, Liasolo, Liassasolo, Sosolo, Litchasolo, Liessosolo... Notario katalandarren nahasketarekin asperturik bizitzaren hondarrean Martin Diez izen-abizenak soilik erabiltzen omen zituen. Litxasoko eskultorearen abizenaren idazkerak hain bariatuak izan baziren, neurri berean aberatsa jotzen da bere arte maila, Cataluñan euskal Antxietaren pareko. Alkizako egunsentiko artizarra dugu Litxasoko Martin eskultorea. Behar bada lehen izarra bai, baina ez azkena.

Jon Ayguas Brassó

Jon Ayguas Brassó Lleidan jaio eta Catalunyako Arte Museo Nazionaleko arduraduna da eta arte gaietan aditua, bere artikulu eta liburu batzuen berri adierazten da jarraian.

Artikuluak:

  • “Miquel Mai embajador en Roma (1528-1533): erasmismo y mecenazgo”, en Carlos J. Hernando (coord.), Roma y España. Un crisol de la cultura europea en la Edad Moderna, (Actas del Congreso. Roma, mayo 2007), Madrid, 2007, pp. 297-321.
  • “Els Grau i l’escultura del segle XVII a la Catalunya de Ponent”, en Locus Amoenus (Universidad Autónoma de Barcelona), 8, 2005-2006, pp. 147-163.
  • “Giovanni da Nola e la tomba del viceré Ramon de Cardona. Il trasferimento da Napoli a Bellpuig e i legami con la scultura in Catalogna”, en Napoli Nobilissima, serie 5, vol. VI, Napoli, 2005, pp. 3-20.
  • “Sobre l’escultor Martí Díez de Liatzasolo (circa 1500 - 1583)”, Locus Amoenus (Universidad Autónoma de Barcelona), 5, 2000-2001, pp. 179-194.

Liburuak:

  • (junto con J. Hilari Muñoz) Arquitectura religiosa i renaixentista a la Terra Alta: esglésies i portalades, Secció d’Arqueologia del Patronat Pro Batea, Batea (Tarragona), 2007.
  • Llibre Ver del Convent de Bellpuig, Arxiu Històric Comarcal de Tàrrega, Tàrrega (Lleida), 2003.
  • Mollerussa, Cossetània, Valls (Tarragona), 2003.
  • L’escultura a Catalunya entre 1490 i 1575. De la tradició medieval a la difusió i consolidació de les formes «a la romana», Universitat de Barcelona, Barcelona, 2001.
  • L’escultor Damià Forment a Catalunya, Universitat de Lleida, Lleida, 1999.


Azalera itzuli
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

2010 Alkizako Oilategitik Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala