edukiak
edukiak

ArtikuluakArtikuluak

Kaixo lagunok, beste urte bat zuekin

Amixuri kantuzaleak

irudia
San Isidrotako kantu bazkarian, dantzan.

Aurtengoa luze eta ekintzaz pilatuta izan dugu.

Ziur aski herri mailan politena KALDEREROAK izan dira, hirurogeita bost bat herritarrek parte hartu zutelarik, Peruko Aitorren traktorea eta guzti, musika ekipoa gainean zeramalarik. Azkenean gasolioak eta denak Elizegi aurrean bukatu ziren, eta afaltzera sartu ginen.

Festa ederra prestatu genuen denon artean, kantuak berriak ziren ia guztiontzat, baina entsaio batzuekin ederki atera ziren. Kalderero kantak entzun ziren herriko punta batetik besteraino, plaza erdian atseden bat eginez, suaren inguruan kanta eta txorixo tartean.

Argi dago beste baterako ere, eztarriak berotu, txano eta gona, zartagin zaharrak eta ingudea hartu, eta kalera irten behar dugula.

Beste erronka batzuen artean ere, bat bazegoen: Zizurkil eta Asteasukoekin batera kantatzea, horretarako kantutegi bat adostu genuen eta konprometitu ginen bata besteen festetan parte hartzera.

Lehenengo Asteasuko Usarrabi kantuzaleekin abestu genuen apirilaren bostean. eta gero San Isidrotan maiatzaren hemezortzian Alkizako kantu bazkarian.

Alkizako kasuan bigarren urtez, kantu bazkaria egin genuen, eta aurten dantza ere erantsi genion. Bikaina prestatu genuen, ia ehun eta hogei pertsona elkartu ginen babarrun eta txerriki, kantu eta dantzak laguntzaile zirela.

Donostia, Hernani, Aduna, Asteasu eta Zizurkilgo jendea etorri zen, tartean baita bi dantza irakasle ere.

Alkizako dantzari txikiak ere saio ederra egin zuten eta beraiekin, nolabait ,kantu eta dantza bazkariari hasiera eman zitzaion.

Datorren urtean gehiago eta hobeto.

Mugetatik kanpo, martxoaren hogeita hamarrean, Donibane Lohitzunera hirugarren urtez gonbidaturik joan ginen Alkizako Amixuri kantuzaleak. Gu bezala, bazeuden bazter guztietako taldeak eta jendea. Ia bostehun bat lagun elkartu ginen bertako bazkarian.

Azkenik aipatuko genituzke Alkizako elizako koruekin egindako saioak Egia esan, poza izan da zuekin abestea.

Amixuriko batzuk elizkoiak izan ez arren, herritarrek bezala parte hartu nahi izan dugu elizako koruekin. Ez al da gauza ona herritarrek elkarri laguntzea?

Kantuak elkartu gaitu elizan, gero diote ez dagoela afiziorik Alkizan.

Eskerrak Imanol Lizardiri urtean zehar egiten dizkigun bertsoengatik.

Hurrengo ekintzak:

Zizurkilen,urriaren hemeretzian Epergain kantuzaleekin.

Adunako aste kulturalean azaroaren hogeian.


Azalera itzuli
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

2010 Alkizako Oilategitik Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala