edukiak
edukiak

ArtikuluakArtikuluak

Hiri hondakinen bilakaera 2007ko ekitaldian

Jose Mari Aranzabe

irudia

Tolosaldeko Mankomunitatearen osaketa: 1998an eratutako erakunde publikoa da. 28 udalerrik osatzen dute (58.412 herritar). Helburu nagusia bera osatzen duten udalerrietan sorturiko hiri hondakinen kudeaketa da.

Nolakoa da sortzen dugu zaborra?:

  • Materia organikoa: % 33,36
  • Papera eta kartoia: % 30,74
  • Beira: %10,69
  • Ontziak: %14,59
  • Bestelako plastikoak: %1,27
  • Metal ferrikoak: % 0,24
  • Etxeko hondakin arriskutsuak % 0,12
  • Nahasteak: % 5,10
  • Tamaina handikoak: % 2,51
  • Inerteak: % 1,43

Beira: 2007ko urtean edukinontzi berdearen bidez, 1.740.070 kilo beira berreskuratu ziren. Aipatu kopuruak % 9an gainditu zuen 2006 urteko kopurua. Urteko 29,8 kilo biztanleko beira bilketa maila lortu da.

Papera eta kartoia: kaleko edukiontzi urdinetan 1.983.750 kilo jaso dira, aurreko urtean baino % 6 gehiago, komertzio eta industrietan berriz, 783.742 kilo jaso dira, aurreko urtean baino % 11,22 gehiago. Garbigunean berriz, 44. 760 kilo jaso dira, aurreko urtean baino zertxobait gutxiago. Denera, 47,38 kilo biztanleko indizea lortu da.

Ontziak: 2007an edukinontzi horian jasotako plastiko, metal eta brik motako ontzi bilketan, 595.300 kilo jaso dira, aurreko urtean baino % 12 gehiago, hau da, 10,2 kilo biztanleko.

Arropa: 2007ko urtean 156.108 kilo berreskuratu ziren. Honela, 2,7 kilo biztanleko eta urteko, aurreko urtean baino % 4 gehiago.

Puntu berde mugikorra: Zerbitzu hontan, 10.095 herritarrek hartu dute parte, guztira 17.141 litro olio eta 3.296 kilo hondakin arriskutsu jaso dira.

2007an, aurreko urtearekiko hiri hondakinen sorrera % 2,3an handitu da, 25.936.581 kilo jaso dira. Hau da, urtean biztanle bakoitzak 484 kilo zabor sortu du, beste era batera esanda, 1,22 kilo egunean. Indize hau % 1,8 igo da aurreko urtearekiko.

Birziklapen indizeari dagokionez, honek igoera nabarmena izan du aurreko urtearekiko, hau da, % 9, 9koa. Sortutako hondakinekin % 25,8 berreskuratzea lortu da. Herritar bakoitzak urtean 114,70 kilo hondakin bideratu ditu gaikako bilketara.


Azalera itzuli
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

2010 Alkizako Oilategitik Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala