edukiak
edukiak

ArtikuluakArtikuluak

Alkizako iazko festetako bertso batzuk (Lanku, 203-204)

irudia
Maialen Lujanbio

Gaia jartzailea: Unai Elizasu

 

 

 

 

 

 

Gaia: gaur, zuek biok, koadrilan irten zarete parrandara. Goizeko hirurak dira, lagun guztiak joan egin dira, eta zuek biok geratu zarete. Zu, Maialen, nazkatuta zaude Ametsekin. Ez dizu batere kasurik egiten. Jendea du beti aldamenean, eta zu bazter batera uzten zaitu.

M. Lujanbio  
Denak “Amets zein da” ta
Amets non dan galda
ingurun beti dauka
kriston porru salda.
Lagunmina naiz baino
hau normala al da?
Gehiago ematen det
zure guarda espalda.
Nik edaten det eta
eiten dizut kasu
baina hala’re prexko
ta erne naukazu;
eta nerekin horren
lehorra zera zu
hainbeste eulirentzat
ze gozo daukazu?
A. Arzallus  
Guarda espalda txikia
hori da problema.
Badakizu ordua
aurreratu dena;
mozkortzean etortzen da
hona jende dena...
Zeu ere mozkortzea ez al da onena?
Bati bizkarrekoa
besteai muxua;
besteai kaso egin
ze konpromisua!
Hortarako ze ote
daukadan goxua?
Itxoin pixkat han dator
Nire lehengusua.

 

Gaia: “Barkatu, barkatu, oraintxe jaso duzue abisua zuen kuadrilakoek auto istripua izan dutela, eta ospìtalean daudela”.

M. Lujanbio    
Han ikusten det lehengusu zaharra
ta gure auzoko Martin
beste ezezagun bat ere hor
ta hitz egiteai ekin.
Utz nazazue denek bakean
eta ez sartu nerekin
lehenbizi nire kuadrilakoak
nola dauden nahi dut jakin.
Holakoetan ikasten dugu
zinez lagunak nor garen
ta konfiantzaz aurreraxeago
maitausunik ere baden.
Jende guztia neukan bueltan ta
bazterrean utzia lehen...
Berriro ez det egingo eta
Barkatuidazu Maialen.
Nahastu ditugu lehen ezker-eskuin
Nahastu ditugu goi ta behe;
probatu ditut bi kalimotxo
patxaran ta JB.
Maialen orain egin behar dut
ur botila baten jabe
gaur behintzat heldu nahi dut etxera
istripurik izan gabe.
A. Arzallus    
Trago egiten ai ginen ahala
kolpe jo digu garunak
dei baten hotsak iritsi dira
oso notizi belzdunak;
mingarria da heldu beharra
horren estremo astunak
baina holakotan bereizten dira
jendea eta lagunak.
Orain horrek ez du garrantzirik
nahiz barkamena zilegi;
blokeatuta geratu gera
ta elkarri begira segi.
Basoa hartu ta harrika bota
det milatan hautsi bedi
baina basoa botatzerako
askotan beranduegi.
Juergazaleak gera, badegu
afizio nabarmena
ordu txikitan bueltatzen gera
errepidetan barrena;
mila eskapada kontatu degu
autotik juxtu irtena
baina iristen da eskapada bat
besteek kontatzen dutena.

 


Azalera itzuli
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

2010 Alkizako Oilategitik Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala