Antonio Sorarrain
Aizu, Unax izenak ba al du itzulpenik? Zer esan nai du Unax izenak?, galdetu zidan Unax Garmendia Aranagaren amak.
Unax au Gorka Garmendia eta Nerea Aranagaren seme zarrena da. Azpeitian jaio zan 2003.eko apirillaren 20an. Nerea Aranaga Arrasateko Bastida akademian Informatika-irakasle zala ezagutu nuan. Andik puska batera posta elektronikoa biali nion eta, besteak beste, au gogoratzen nion: “esan nizun saiatuko nitzala itz orrek, Unax-ek, erderazko edo euskerazko itzulpenik ba ote duan ala ez jakiten”. Eta apunte auek bidali nizkion Unax izenari buruz.
Azkue, R.Mª iztegia. Unax ez da ikusten iztegi ortan. Bai ordea, unai, unaigo, unaska.
On Emeterio Sorazu Ugartemendia antropologia erlijiosoan espezializatua da. 18 liburutik gora argitaratutako getariar onen iritzia ere eskuetan det. Apaiz jakintsu onen ustez, Unax Ipar Euskal Erriko euskal itza da eta “pozo de agua” edo “laguna” esan nai du. 2004.eko maiatzaren 19an bialdu nion eskea eta aste artan bertan, eskuz idatzirik, eman zidan bere iritzi txit estimatua. Milla esker, On Emeterio jauna.
Nerea, ikusten dezunez, Auñamendikoen ustez, UNAX boyero edo pastor izango litzake eta On Emeterio jaunaren esanetan, berriz, “pozo de gua” edo “laguna”. Unax-en itzulpena nai zenduan. Orratx bi ikuspuntu. Nik uste Unax “Unai” itzaren txikigarriak (TXO atzizkiak) sortu zuala. Ego Euskadin TXO atzizkiak amatxo, Josetxo, Ramontxo, aitatxo, Maritxu, Josetxu... sortzen dituan bezelaxe, Ipar Euskadin Unai-tik Unax etorri zan. Unai ori “TXO” atzizkiaren eragiñez Unax biurtu zan. (Ikus Euskal Gramatika osoa. Ilari Zubiri, 288. or.). Beraz, Unax euskeraz artzaitxo dala esango nuke eta erderaz pastorcillo.
Pello Sorarrain eta Mentxu (Mari Karmen) Agirrezabala nere illoben seme batek Manex du izena. Gizonezko izen berezi onekin, au da, Manex-ekin asi aurretik, itz arrunt oni berari (sustantibuari) buruz bi gauzatxo.
“En consecuencia, las gentes de Soule han creado el vocablo abstracto en cuestión para encuadrar dentro de una triste uniformidad a todos cuantos no sean ellos. Quien dice manex, dice no suletino, como provinciano significa no-parisino y extranjero no-francés” (Ser Vasco. Jean Haritschelhar.1986, pág.10). Eta gero beste au: “Los suletinos que llaman “manex” a los vascos de las provincias vecinas les pagan con la misma moneda, como atestigua este diálogo entre dos hombres de Aroue:
“ – Bazena jente Donaphaleuko merkatian?
“ – Jente güti, manex hoitarik parrasta bat”.
“ Había mucha gente en el mercado de Saint-Palais?
“ Poca gente, una caterva de “manex”. (Idem pág.110).
Manex itz arrunta (sustantibua) eta Manex itz berezia bi kontzeptu desberdiñak dira MANEX. Xuberotarrak Lapurdiko eta Behenaparreko euskaldunei ematen dieten izengoitia (Euskal hiztegi modernoa euskara – espainiera, espainiera - euskara 1976. Egilleak Xabier Kintana eta Joseba Tobar) MANEXINA. Sulekoak Lapurdiko eta Behenaparreko emakume euskaldunei ematen dieten izengoitia.(Ikus hiztegi modernoa).
“MANEX: Manez. Joanes. Iparraldeko izena. Zuberotarrek manexak deitzen dituzte Iparraldeko beste guztiok, benetako euskaldunak eurok bakarrik izango bailiran”.( Aipaturiko Euskal izendegi bateratua. Urtzi Ihitza Sainz. 1999, 151.or.).
Goazen orain Manex gizonezko itz berezi onen billa nere apunteetara. Ara.
Bitartean ondo izan eta ariyo.
xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta
© 2010 Alkizako Oilategitik · Alkiza (Gipuzkoa)