edukiak
edukiak

ArtikuluakArtikuluak

Mali. Herrialde behartsuenetakoa

Joxean Larrañaga

irudia
Joxean maliko lagun batzuekin.

Harritu egingo zara, behar bada, irakurle horrelako gai bat Oilategitik aldizkari honetan aurkitzean. Bidai baten eta 15 urte Maliko Eskola batekin harremanen ondorioa da.

Orain 15 urte hasi ginen talde batetan, “Mali Elkartasuna”, Maliko Togo herrian dagoen Saint Paul eskolako arduradunekin harremanetan. Gure asmoa Afrikako herrialde bati laguntzea izan zen. Kontinente pobreena zelako. Gure laguntza xumea izango zela gogoan hartuz, heziketa bultzatzea bururatu zitzaigun, garapena laguntzeko era bat bai da, hango jendeari heziketa eman, eskola eman, baliabideak eman, beraiek aurrera atera ahal izateko.

Nekazal giroko herria da Togo eta ingura ere bai, ia Mali guztia bezala. Komunikabideak, garraioak eta gainerako aurrerapenak oso eskasak dira Malin. Beraz, herri txikietako haurrak eta gazteak ikasteko laguntzak behar dituzte. Garraio publikoa herri txikien artean ez dagonez ikastekotan Barnetegiak behar dituzte, lo egiteko eta jatorduak egiteko barnetegiak.

Sain Paul eskolan horietako bat dute eta ingurutako herri txikietako neska mutilak aukera dute bertara joan eta ikasteko. 200bat ikasle ditu une honetan. Horietako askok dirulaguntza kanpotik datozkie, hainbat talde eta GKE edo ONGtik. Gure taldeak 50 bat ikasle hartu ditu bere matrikula eta barnetegia ordaintzeko. Dirurik ez dutenez, gure laguntzarik gabe ezin izango zuten ikasketek sortzen duten gastuei aurre egin: eskolarainoko garraiorik ez dagonez, eskolan bertan, lo egiteko, bazkaltzeko; eskolako materiala erosteko…

Horregatik, garbi genuen haurrei eta gazteei heziketa aukera hori eman behar geniela. Horrela, hasi ginen beka batzuk ordaintzen. Ikasturte baten kostua zenbatekoa den kalkulatu genuen eta taldekide bakoitzak hilero kuota bat jarri genuen, hainbat umeri ikasketak ordaintzeko. Pixkanaka, gure lagun eta kideen artean zabaltzen hasi zen kontua eta horrela iaz 50 haurri heziketan laguntzea lortu genuen.

Oraingo bidaia
Apirilaren 23tik maiatzaren 2ra Maliko Togon izan nintzen eskolan ikustaldia egiten. Taldekideen laugarren bidaia da, ni bi aldiz izan naiz. Beraiek ere beste lau aldiz etorri dira gurera hemengo gizartea ezagutzera eta hango berri ematera.

Hainbat eta hainbat proiektu ikustera eta beraien beharrak ikustera joan gara oraingo honetan. Bestetik handik eta hemendik dirulaguntzak lortu ditugu eta bertatik bertara nola eta zertan inbertitu zitekeen ikustera joan gara.

terreno batzuek landaketa eremu direnak. Malin urtean hiru hilabetetan egiten du euria, beste urtaroak oso lehorrak dira. Euria egiten duenean, lehor dagoen lur ugari aurretik eramaten ditu urak. Izan ere, jendeak jango badu, sua behar du eta su hori zuhaitzak moztuz lortzen dute, desertifikazioa areagotuz. Eskola honetako landaketa eremuarekin zuhaitzak mozteaz gain, landatzea ere garrantzitsua dela kontzientziatu nahi dute jendea.

Eurite garaia ez denean, ura lurrazpitik atera behar izaten dute. Ura ateratzeko eta bideratzeko sistema konplexua egiten ari dira, eta horretan ere, ahal dugunean laguntzen dugu. Horrez gain ordea, beste behar ugari dute: argi-indarra generadore batekin dute, baina arazo asko ematen du. Hozkailu bat ere behar dute gauzak mantentzeko, gelak zaharkituak daude,…

Bizimodu desberdina
Mali eta Euskal Herria ezin dira alderatu. Eskolatzeari dagokionez, beste pentsaera bat dago. Hango pentsaera, ahalik eta une gehien edukitzea da. Lana egin dezaten. Ikasketek ez dute garrantzirik eta hori aldatzea zaila da. Horretan ari dira han dauden misiolari eta bolontdresak. Pentsaeraz gain, azpiegitura aldetik ere aldaketa izugarria da. Herri txikietan ez dago errepiderikere, sekulako distantziak daude eta horregatik dira beharrezkoak barnetegiak.

Hala ere, gu bezain zoriontsu bizi direla esango nuke. Edozer gauzarekin konformatzen dira, futbol partidu bat antolatzea jada sekulako festa da.

Etorkizuna
Inmigrazio handia dago batez ere Senegalen mugan dauden lurraldeetan, besteek urrutiago dute kosta. Halere, guztiak ohartzen dira zerbait egin behar dutela gazteak bertan gelditzeko, azken finean, lana sortzeko. Horretarako institutua, irakasle eskola, eta ikasleen egoitza martxan jarri dituzte, baina mila proiektu gehiago dago egiteko. Joaten garen bakoitzean hainbat proiekturekin itzultzen gara.

Mali:

Eremua: 1.240.192 km2 (%2a soilik landu daiteke urte guztian).
Biztanleak: 11 milioi (%46,15 urtetik beherakoak).
Bizi itxaropena: 46 urte (munduko herririk pobreenetakoa da).
Haurren hilkortasun tasa: mila haurretatik 159.
Alfabetatze maila: gizonezkoak %31, emakumezkoak %15.
Ekonomia: %80 nekazaritzan eta arrantzan oinarritua.
Esportaziorako gaiak: kotoia eta urrea


Azalera itzuli
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

© 2010 Alkizako Oilategitik · Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala