edukiak
edukiak

ArtikuluakArtikuluak

Alkiza ardoaren ibilbidea

Mikel Gonzalez-Etxeberri

irudia

Iñaki Linazasoro-ren “La otra Guipuzcoa” liburuko “Alkiza, la ruta del vino” atalaren laburpena eta itzulpen librea. Ahal izan den neurrian bere idazteko modua errespetatuz.

Autoa bihurka zihoan, zaindutako etxaldeen hormen ondo-ondotik pasatuz, aldapa gora etengabe. Arto eta alpapa ekoizle den goi-lautada txikitxo batera iristean, urrutian garbi-garbi marraztuta dagoen herrixka baten islak ustekabean harrapatzen gaitu.

- Horra hor Alkiza-, zoriontasun turistikoetako kideei adierazten diet, ahotsa harrotuz antigoaleko “cicerone” n erara.

Agerpen pintoreskoa, ibilbidea lehen aldiz egiten zuten, nire adiskideen ahotik ateratzen diren harridura adierazpenez ospatzen da. Hori dela eta ibilaldiko gidari ofiziala izendatzera animatzen naiz.

Orain urte gutxi, oraindik udalerriek elikagai batzuen gaineko zergak eta arielak (arantzelak) ezartzeko ahalmena zutenean, bat-batean , landa bide hau Gipuzkoako “ardoaren ibilbide” bihurtu zen.

Nola liteke –elkarrizketan ziharduten zalantzaz betetako beste herrietako zinegotziek– abarkadun alkizar eskukada gutxi batzuen artean, gure herritar- andanak baino ardo gehiago irenstea …! Ezinezkoa da…!

Bitartean, zisterna-kamioiz osatutako karabana ikusiezinak, mahatsak ematen duen onenaz gainezka, Alkizako Noble eta Leial Hiribilduko udal-alondegi inexistentean jasotzen ziran. Bertakoen erreputazioa, kolokan zegoen …

- Nor bainatzen zen ardotan? – galdetzen dit Eduardok.

- Inor ez. Garai artako alkatea zen, Etxabe baserriko Iruretagoiena abizena eta Rufino izena zuen, jaun buru-argiak asmatutako eskumen trukea besterik ez zen. Alkate-jaun biziak, bere maltzurkeriarekin, herriko zenbait obra aurrera eramateko, agortuta zegoen udal diru-kutxa suspertu zuen.

Ernio mitiko eta ospetsuaren mendebaldeko hegalak babesten duen Alkizako gainera iritsi gera. Distira lasaian murgilduta dagoen ingurua antzematen dugu. Edertasunezko uhinak, iris baketsuak, igurzten dute inguru bakartegia, askatasuna maite dugun eta izadi bikainean sinisten dugunontzat sortua.

Alkizaren apaltasun lasaiak hiru arrazoi eskaintzen ditu nire oda sutsua merezi izateko: kokalekua, Antxietaren erretaula eta alfonbraz estalitako plaza.

“Sedum telephium”, “ajuga chamaepytis”, “seaecio vulgaris…” eta bestelako belarrez estalitako Plaza Nagusi bat aurkitzeak, gertaera itxura gordetzen du idazlearentzat. Alajaina, galipot tristerik gabe, korritzeko, saltatzeko eta zilipurdiak egiteko prestatua dagoen Plaza-Parkea izatea.

Alkizako eliztarrak, hamar aldiz bidertuz, ederki asko kabituko lirateke San Martin parrokiako elizan. Ulertzekoa da eskola umeek, zalapartatsu eta urduri agertuz, elizkizunetan ozenki abestea. Nolabait kendu beharko dute hotza gainetik, ikaragarrizko gotiko erako gurutzeria-gangapean ...!

Goialde honetako gure ibilbideak, erreferentzi artistiko aipagarria du. Antxieta’tar Joanes eskultore ospetsuaren erretaula bat. Oparo polikromatutako antxietar aldare hau arro agertzen da, hiru estamentutan ezarritako beste hainbeste hornacinatan kokatuak dauden, hamar santuren irudi ederrekin.

Erretaularen basamentua eta sagrarioko ateak, taila ederrak osatzen dituzte, erospen-misterioko gertaerak irudikatuz.

Aldaretxoa sakristiara kendu zen, interes artistiko txikiagoko, Miguel Irazusta herriko artistaren, beste batez ordeztuz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, aldarea eskuratu nahi izan zuen, probintzia- jauregiko kaperan miretsia izan zedin, baina gestioek ez zuten aurrera egin.

Espero dut, nire Alkizar lagunek, hain singularra den arte obrarekiko, dagokion interesa agertuko dutela, kokaleku berezia eskainiz.


Azalera itzuli
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

2010 Alkizako Oilategitik Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala