edukiak
edukiak

Udalaren txokoaUdalaren txokoa

Aurtengo egitasmoak

Jose Mari Aranzabe, alkateordea

irudia

Alkizako Udalak 2009ko urtean garatu nahi dituen proiektu batzuen berri ematera noakizue.

  • “Don Juanena edo maisu-etxe” bezala ezagutzen den etxea eraberritzea, “Centro Social” moduan erabiltzeko. Foru Aldundiak diruz lagunduko du, eta horretarako sortu duen Etorlur enpresa izango da kudeatuko duena proiektu hau. Proiektu hau honela dago aurreikusia: beheko solairuan gimnasia egiteko gela bat izango du aldagela eta guzti, eta medikuaren gela egongelarekin (berriro ahaleginduko gara lortzen astean behin gutxienez etortzea herrira). Lehenengo solairuan kultura eta bilera gela eta Gizarte Ongizateko bulegoa egongo dira. Bigarren solairuan larrialdietarako bi apartamentu izango dira. Ganbarak, azkenik, almazena eta bi logela edukiko ditu. Don Juanena eta Udalaren artean dagoen partean, bietarako balioko duen igogailua jarriko da. Berritze lanak udazken aldera hastea aurreikusten da, eta 641.000 euroko aurrekontua izango du gutxi gora behera.
  • Fosa septikoaren proiektua ere aurten egingo da. Jadanik Foru Aldundiarekin eta lurraren jabearekin sinatuta daude beharrezko konbenioak, eta Bida teknologia berria erabiliko dela izango da bere ezaugarririk nagusiena. Foru Aldundiaren dirulaguntza izango du, eta 140.000 euroko aurrekontua du.

Bi proiektu horiek egin ahal izateko, Udala 200.000 euroko mailegua negoziatzen ari da hainbat finantza entitaterekin. Baita ere, Don Juanenaren proiektu hori Erein programaren bidez, Europako diru-laguntza eskaeretan sartuta dago. Kutxak ere zehaztu du bere ekarpena zenbatekoa izango den.

Baita ere Zapateroren diru-laguntza dela-eta, beste bi proiektu aurrera eramango dira. Lehenengoa, ur depositua eta ur sarearen zati bat berritzea da. Biga-rrenak, berriz, Etxabeguren-Ikili eta Errekalde-Saletxe bideen zatiak konpontzea kontenplatzen du, aurrekontu hauekin: lehenengoak 34.670,54 euro eta bigarrenak 22.319,46 euro.

Eskola berriaren proiektuari buruz, berriz, esan lehengo asmoaz gain, beste proposamen batzuk aztertu dituela Udalak, eta luzaro baino lehen akordio batzuetara iristea espero duela.

UDALAREN AURREKONTUAK 2009

2009 urterako Alkizako Udaleko aurrekontu orokorra jendaurrean jartzeko arauzko epea amaitu eta inolako erreklamazio zein oharpenik jaso ez denez, 2009ko martxoaren 31n Udalbatzarrak harturiko akordioaren arabera, aurrekontua behin betirako onartuta geratu da.

SARREREN EGOERA

  • Zuzeneko zergak - 48.300,00 €
  • Zeharkako zergak - 6.000,00 €
  • Tasak eta bestelako sarrerak - 36.152,00 €
  • Transferentzia arruntak - 273.150,00 €
  • Ondarezko sarrerak - 5.555,00 €
  • Kapital transferentziak - 75.302,45 €
  • Finantza pasiboak - 245.583,66 €
  • GUZTIRA - 790.043,11 €

 

GASTUEN EGOERA

  • Pertsonal gastuak - 113.310,00 €
  • Ondasun arrunten erosketak - 107.950,00 €
  • Gastu finantzieroa - 150,00 €
  • Transferentzi arruntak - 74.997,11 €
  • Inbertsio errealak - 493.636,00 €
  • GUZTIRA - 790.043,11 €


Besterik gabe, eta egitasmoa zehaztu heinean informazioa helaraziko zaizuela adieraziz, agurtzen zaituztet.


Azalera itzuli
inkesta
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

© 2010 Alkizako Oilategitik · Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala