edukiak
edukiak

EskolaEskola

Ongi etorriak 2009

irudia

Jakingo duzuen bezala Alkiza hazten ari da, eta eskola ere bai. Aurtengo kurtsoan 7 ume berri matrikulatu dira Herriko Eskolan! Beraz txikien gelan, hau da, 2 eta 3 urtekoen gelan, 11 ume izango dira guztira kurtsoan zehar.

Datozen lerrotan 2 urtekoen gurasoei eginiko elkarrizketaren laburpena duzue irakurgai:

1. Orain arte zeintzuk izan dira zuen seme alabak herri honetan hezteko topatu dituzuen erraztasunak edo zailtasunak?
Egia esan, zailtasunik ez dugu bat ere topatu. Aldiz, erraztasunak begi bistakoak dira: Irakasleen laguntza, ingurunea oso lasaia dela eta denak ezagutzen direla.

2. Herriko Eskolatik zer da gehien erakartzen zaituena?
Gehien gustatzen zaiena haur gutxi edo eta talde txikiak izatea da. Guraso gehienei ere eskola etxetik gertu egoteak izugarri ona iruditzen zaie.

3. Zergatik erabaki zenuten haurra eskola honetara bidaltzea eta ez beste batetara?
Garrantzia handia eman behar zaio herrian bertan hezteari, hemen bizi gara, Alkizan, eta ez Anoetan edo eta Billabonan. Gure umeen lagun-giroa bertan dago, beraien anai-arreba eta lehengusuak eskolan bertan ikusten dituzte... Alkizako eskolan lanerako adin desberdineko talde txikiak egiten dira eta lan-taldeak, zerbait ona badu, sortzen den kooperatibismoa eta partaidetza da.


Azalera itzuli
inkesta
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

© 2010 Alkizako Oilategitik · Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala