edukiak
edukiak

EskolaEskola

Alkizako Herri Ikastetxetik 2009

irudia

Eskola txiki bat herri baten arima da. Ez da herri txiki bat bizirik ulertzen eskolarik gabe. Haurrik gabe dagoen herria itzalita dago eta gure Alkiza honetan eskola zerbitzu hori bermaturik dugunez aspaldi arro sentitzen gara gure herriaz. Gure eskolan adin eta maila desberdinetako umeak gela berean egonik, merkatuan dauden testu liburu zein proiektu, eskola txikietako maisu-maistrak sortutako ariketa eta ekintzekin bateratu eta moldatzen ditugu. Haurrek lantzen dituzten ariketak beraien beharrei egokituta daude(”a la carta”). Eskolako taldeetan adin desberdinak egoteak zer ekartzen du?

  • Zaharrenek txikiei laguntzerakoan, erakusterakoan, haien burua “andereño” modura estrukturatu behar dute horretarako estrategiak erabiliz eta ikasiz. Guztiz baliotsua gerorako!!
  • Elkarren arteko interakzioan errespetua, estima eta beste baloreak lantzen dira, dudik ez izan!!
  • Urtez urteko taldekatze berrietan umeen rolak (lotsagabea-humila, lotsatia-ausarta, zapaltzaileazintzoa...) aldatuz joaten dira. Nortasuna sendotzeko ezin hobea!!

Azken finean, lana egiteko garaietan eskola txikietako baliabideak, ugariak, bat-batekoak askotan, funtzionalak eta beraien talde anitzetara egokituak dira.

Hona hemen “hizkuntza” arloan era horretan landutako gai bat: “komikia”.

Handien gela:

Handien gelakoek, hau da 1. eta 2.go mailakoek binaka landu zuten testua: komiki desberdinak aztertu, haien ezaugarriez (biñeta, bokadiloa...) jabetu eta komikian erabiltzen den terminologia (onomatopeiak...) ikasi.

Ertainen gela:

Ertainen gelakoek, hau da 4 eta 5 urtekoek biñeta hutsetan komiki bat asmatu behar izan zuten. Talde honetako zaharrenen ekarpenak eta ezagutzak zabalagoak zirenez, txikienek beraiengandik jaso zuten informazio asko. Aldi berean, zaharrenek 4 biñetekin jorratu zuten testua hizki konbentzionalaz eta txikienak aldiz, 3 biñetetan gehiago oinarritu dira testuaren koherentzian eta ez grafian.

Txikien gela:

Txikien gelakoek, hau da 2 eta 3 urtekoek, ipuin eta komikien arteko konparazioa egin dute. Komikietako “bokadiloak” beraien argazkien gainean ezarri eta esan nahi zutena, hantxe idatzi dutelarik.


Azalera itzuli
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

2010 Alkizako Oilategitik Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala