edukiak
edukiak

ArtikuluakArtikuluak

Umeen deia

Jose Mari Aranzabe

irudia
Alkizako jaiak 1960an. Tartean idazleetako batzuk daude. (Arg.: Altzorbe)

Asteazken egun batez, Elena Legorburuk, liburutegiko langilea orduan, liburu bat aurkitu zuen alkizarrek idatzitako hainbat konturekin. Jakinda niri horrelako gauzak asko interesatzen zaizkidala, ekarri egin zidan, eta bete-betean asmatu zuen. “Umeen deia” du liburuak izena, eta orain hirurogei bat urte idatzitako hainbat bidaiari buruzkoa da. Zuei ere gustukoa izango zaizuelakoan, ondoren osoosorik transkribatuta jartzen dizkizuet, beren egile eta guzti.

Alkiza´tik- UMEEN DEIA artu degu illero bezala ta kontu oso politak jartzen ditu. Nik ere idatzi nai dizuet, eskola etortzen naiz ta oso gustoa nabil eta gure erriko plaza oso polita da ta antxe ibiltzen gera jostatzen. Oraingoan guk Alkizatik bialtzen ditugun kontuak ikusi ta ia gustatzen zaizkizuen. Agur.
Aranzabe´tar Rosa Mari, 10 urte

Alkiza´tik- Bein, basarri batean, morroi bat artu omen zuten ta morroiak galdetu omen zion nagusiari: ze ordutan jeiki bear det? Eta nagusiak erantzun omen ziyon: Gure etxeko despertadorea actuaren arrantza izaten da eta ez daukazu lo egin besterik arek arrantza egin bitartian.Lendabiziko egunian, oso berandu arrantza egin omen ziyon eta morroia oso kontentu. Urrengo egunian, ordu ta erdi lenago egin omen ziyon eta morroiak esan omen zuan: ¡Arrania! Atzo baño gaur lenago deitu zidak. Irugarren egunian berriz, goizeko lautan egin omen zion arrantza. Morroia asarretuta jaiki omen zan, ta ikullura juan ta artu omen zuan, atiaren atala eta asi omen zan “dinbi ta danba” astua jotzen. Orduan nagusiya jeiki zan ta juan zan ikullua ze pasatzen ote zan ta hango dinbi-danba ta ixtillua: eta galdetu ziyon morroiari: Ze ari zera, gizona? Ze ari naizen?...despertadoria arreglatzen.
Beobide´tar Kontxita. 11 urte

Alkiza´tik- Beste errietako umeak karta egiten dutela eta guk ere egin bear degula esan digu apez jaunak. Ori dala ta emen gatoz gu ere kartatxoakin, eta eskola bukaeran nolako exkursioa egin genun esango dizuegu. Julio´ren 13´an goizian bederatzitan maixu-maestrakin irten giñan Alkiza´tik ogei ta amasei ume, neska ta mutil, Astea-su´ko Agote´ren autobusean. Tolosa´tik barrena Loyola´ra juan giñan, eta an San Ignazio´ren jaiotetxea ikusi genduan, eta txintxoak izateko Aita Gure bat erretzatu genion gure zaindari haundiari. Andik Zarauz erri politera jo gendun. Bertan bazkaldu genduan, eta arratsaldeko lau ta erditan itzulitan, kostari buelta emanaz, Igeldo´ra joan giñan. Eta ibili txalupetan, laberintoan eta mendi rusuan diru guztik gastatu arte; eta etxetik eramandako puskak jan ondoren, Lasarte, Andoain, Billabona barrenetik gure erri maitea dan Alkiza´ra etorri giñan. Eta alkar utzi eta gero ixil-ixilik nor bere etxera. Gauzkoz bukatu da ta urrunguan geiago. Agur.
Josefina Gabirondo, 13 urte; Iziar Gabirondo, 12 urte

Alkiza´tik- Neskame bat dendata joan zan eta eskatu zitun zazpi arrautz eta prejitu zituan. Eta gizonak esan zuan: lanean aritu zalako lau arrautz arek jango zituala eta andreak esan zun ezetz berak jango zituala lau eta gizona kiru. Eta gizonak esan zion alde egingo ziola eta alde egin zion. Andrea billa ibiltzen zan ikusten zituan etxe guztitan galdetzen zun ia aren gizona ikusi al zuten, ezetz danak esaten zioten eta billa segitzen zuan eta etzuan beñere billatzen.
Saralegi´tar Josefa, 9 urte

Alkiza´tik- Bein ba-omen-zan andre bat jostuna beti otzak egoten zana ta il zanean zerura egokitu zan. Baña zeruan ere otzak zegon eta txirrikitu batetik purgatoriua ikusi zuen eta San Pedrori permisua eskatu zion ara juateko, ta San Pedrok baietz. Purgatoriotik inpernua ikusi zuan ta iruditu zitzaionan sua aundiagoa zegola eta galtzagorriri esan zion iautziko al zion inpernura juaten; eta baietz-baietz joateko, esan zion arek. Ala gero San Pedro akordatu zan andre ura purgatorira juna zala; eta ara juan zan billa ta an inpernura juna zala esan zioten, ta ala galtzagorriri, an ote zegon galdetzeko, inpernuko atea bultzata iriki zun, ta andreak barrendik esan zun: Itxi ate ori otza dator-da.
Saralegi´tar Kontxita, 12 urte

Alkiza´tik- Bein batean joan Francisco garizuman txarteletara. Erretore jaunak galdetu zion: Nor da Jaungoikoa, Francisco? Jaungoikoa bera Orixe aixa esan dezu: obra miserikordiazkoak bai al dakizkizu? Ez jauna Ez dizut ba txartelik emango. Datorren iganderako ikasi ta etorri.
Zabala´tar Kontxita


Azalera itzuli
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

2010 Alkizako Oilategitik Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala