edukiak
edukiak

ArtikuluakArtikuluak

Amona

Jesus Maria Aranzabe

irudia

Gorpuzkeraz txikia zen. Behin ere ez zen pisu handiko. Ibilera arina zuen. Primerako osasuna izan zuen beti, eta urteetan aurreratua zela hil zen. Bizitza neurritsua eraman zuen. Ibilaldi luzeak egin beharra egokitu zitzaion, eta ez, noski, kirola egiteagatik. Txikitandik hasita, diotenez, egoera gogorrak jasan behar izan zituen bere bizitzan.

Psikiko, moral eta espiritualki oso hornitua zen. Zuhurtzia, emandako hitzarekiko leialtasuna, lanerako grina, behartsuekiko eskuzabaltasuna, buru argitasuna, pairamena, arazoei aurre hartzeko azkartasuna izan ziren, besteak beste, haren ezaugarri aipagarrienetako batzuk.

Biloba baten amabitxi izan zen bataioan. Hori dela eta, aparteko xera izan zion bere besoetako mutikoari. Eta guztiz jainkozalea izaki, onena zeritzona opa izan zion bilobari, hau da, erlijioso eta apaiz bizitza. Eta horixe irakatsi zion beti, baina mutikoaren askatasunari zor zitzaion begirunea inoiz ahaztu gabe.

Azkenean, ordea, seminariorako bidea hartzea erabaki zuen mutikoak.

Eta amonak gogo hori gauzatzen lagundu zion. Beharrezko zitzaion guztia eskuratu, eta berak lagundu zion seminariora.

Gerora, maiz joaten zitzaion ikustera, adore emateko. Otoitz egiten zuen bokazioan iraun zezan. Bere bilobaz hitz egiten zuen leku guztietan. Eta atsegin handiz izan zen bilobaren amabitxi bigarren aldiz haren lehen meza berrikoan.

Laurogei eta hamar urtetik gora zituela hil zen amona. Eta bilobak, urte asko igaro diren arren, esker onez beterik gogoratzen du oraindik. Batez ere, aitortzen du, amonari zor diola, giza mailan, bere apaiz eta erlijioso bokazioa eta honek berekin ekarri dion guzia. Eta amonaren alde errezatzen du egunero. Ez du ahaztuko inoiz nolako hunkipen eta emozioz eman zuen haren hileta meza eta nola zirraraz lagundu zion hilerrira.


Azalera itzuli
inkesta
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

© 2010 Alkizako Oilategitik · Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala