edukiak
edukiak

Argazki albumaArgazki albuma

Baserriak

Argazki bilduma

Urruzola-garaikoa. Alkizako lehen dokumentuetan, XIV. mendekoetan bazen Urruzola baserria, eta, 1563an, lehen aldiz azaldu zen Urruzola de suso edo Urruzola-garaikoa. Gipuzkoako Etxe Patrimonio Artistikoen zerrendan dago bere arku gotikoengatik. 1992 urtez gero nekazal turismoko zerbitzua eskaintzen da bertan. Urruzolako Martin harginak eraiki zituen Larraulgo zimitorioa eta Faltzesen errota bat, XVI. mendean. Baserriaren jabe eta biztanleen abizenak, berriz, Urruzola, Egurrola, Erroteta, Aranburu, Legarra, Ugartemendia, Arruti, Goia, Artzamunoa eta Txapartegi bederen dokumentatuak daude.
Urruzolazpikoa. Alkizako lehen dokumentuetan, XIV. mendekoetan bazen Urruzola baserria, eta, 1563an, lehen aldiz azaldu zen Urruzola de iuso edo Urruzola-azpikoa. Baserriaren jabe eta biztanleen artean daude Urruzola, Garro, Lasa, Lizargarate, Aldazabal, Aranburu, Urkola, Saizar, Goenaga, Elizondo eta Kruzeta.
Urrizpe. Urruzola-garaiko aranburutarrek, 1830eko hamarkadan, Urrizpe izeneko baserri berria eraiki eta jaiotetxeko alorrak zatitu ondoren, Juan Jose Urruzolako semea bertan bizitzen jarri zen. 1839an Larrolako Maria Josefa Tejeriarekin ezkondu zen. Gero, hurrengo mendean, Errezilgo Migel Letamendia eta Juana Inazia Usandizagak errentan hartu zuten, orain dela mende erdi bat sute batek kiskali zuen arte. Argazkian biribilaren barruan ikusten dena da.
Zumitza nagusia. Alkizako XIV. mendeko dokumentuetan egonik, Gipuzkoako Etxe Patrimonioaren zerrendan ondare artistikotzat ageri da Zumitza baserria bere harrizko eraikuntzagatik. Gainera baditu beste bi elementu txit bitxiak, arrano baten irudiko armarria eta aurreko fatxadako giza irudi arraro bat. Irudiaren interpretazio argirik ez dute ematen adituek. Bazen Zumitza baserriko Joan bat 1396an, Alkizako lehen batzarrean eta ondorengo urtetan Zumitza baserriko Idiakaitz abizendunak juratu eta erregidore izan ziren sarritan. Bertako beste jabe eta biztanle batzuk honakook izan ziren: Urruzola, Irazusta, Errazti, Arana, Zunzunegi, Altuna, Tolosa eta Roteta.
Zumitza-berria. Zumitza-berria edo Zumitza-txikia lehen aldiz, 1699an, agertzen da dokumentaturik. Bertako biztanleen abizenak, berriz, Urruzola, Barrenetxea, Ormaetxea, Olarreaga, Jauregi eta Otamendi ziratekeen. Azken urte hauetan inor ez da bizi, Basatxabal baserrikoek borda bezala erabiltzen dute.
Zumitzeta. Zumitzeta baserria lehen aldiz, 1761eko dokumentu batean agertzen da Arritzagako Joan Bautista Ezeizaren jabetza bezala eta, 1772an berriz, Migel Goienetaren eskuetara igaro zen. Lehen urtetan maizterrak bizitu ziren bertan. Bere historian baserri izateaz gainera, zerrategia, taberna, bolaleku eta ostatu baten funtzioak ere bete izan ditu. Aipatu etxearekin maizter eta jabe bezala honako abizenok egon dira: Ezeiza, Goieneta, Aranguren, Errazti, Bengoa, Legarra, Zabala eta Galartza.
<p>Gaur egungo Sakamidra auzoan Agi&ntilde;a baserria.</p>
<p>Albiztegi baserria</p>
Azalera itzuli
inkesta
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

© 2010 Alkizako Oilategitik · Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala