edukiak
edukiak

Argazki albumaArgazki albuma

Baserriak

Argazki bilduma

Lortxina. Bengotxeko legarratarrek XVIII. mendean eraikitako baserria da. Lortxinatzat ezagutzen den eraikuntzak izen eta grafia ezberdinak eduki ditu: Lerchunaga, Lertxuna, Lorchina eta Lortxina. Bertako biztanleen abizenak, berriz, Legarra, Urkia, Olasagasti eta Mendizabal. XX. mendean Bengotxeko borda bezala erabilia izan da.

Mariategi. Alkizako etxeen lehen asegurua gauzatu eta beren sailkapena egin zenean, 1563an, Mariategi bazen, “casa menor” deitua. Aritzetegiko Domingo herriko erretorea, 1650ean hil zenean, berriz, etxe hartan bizi zen, jabea izanik, dohain Maria Garro ilobari utzi zion. Biztanleen abizen hauek ezagutzen dira: Aritzegi, Garro, Aierbe, Alkizalete, Gorostidi eta Ugartemendia. Alkizako matrikula parrokialean, 1851-1867 urteetan, ez zen inor bizi, baina, 1867an lehen gorostiditarrak jarri ziren bizitzen.

Mariantonena. Mariantonena baserria bazen 1563an eta, 1608an, Alkizako erregidore zen Mariantoneneko Martin. Baserriaren jabeak Aritzetegi, Alkizalete, Legarra eta gorostiditarrak izan dira, urte askotan maizterrak ere bizi izan dira, besteak beste, Saizar abizena zutenak. Haiek baserria utzi eta joan zirenean, gorostiditarrak Mariategi eta Mariantonena bi baserrien jabe egin ziren.

Olaa edo Errota-zarra. Olaa edo Errota-zarra aspaldikoa da, agian lehen Egurrola zena gero Olazarra bilakatu zen. Gaurko eraikuntza, 1764an, Zumitzako Jose eta Antzietako Julian Rotetak eraiki zuten. Goiko errota, Errota-zarra (bi errotarri zituen) eta Errota- berri edo Olaberria Udalaren ondasunak izan ziren. XIX. mendean beste herri sailekin batera, errota guztiak enkantean jarri eta pribatizatu egin ziren. 1851-1867 urteetan, Olazarran Alargunsoro eta Esnal bizi ziren eta Olaberrian Beloki eta Gorostidi. XX. mendeko errotariak, berriz, Ezama, Goenaga eta Urruzolako aranburutarrak izan ziren eta gaur Errota-berri Zabala eta Iguaranek, Olaa Donostiako Araiz, Bereziartua eta Bidegainek erabiltzen dituzten, eta Goiko errotan Aranburu eta Tapia familia bizi da.

Otsamendi. Alkizaleteko Graziak, 1583an, herriko erretorea hautatzeko Otsamendiko botoa eman zuen. Hurrengo mendean bi Otsamendi, Goikoa eta Behekoa edo Azpikoa baziren, gainera, Osamendi “de suso” eta “de yuso” bezala agertzen dira. Biztanle eta jabeen artean abizen franko dokumentaturik dago: Alkizalete, Saizar, Legarra, Iguaran, Arana, Agirre, Arsuaga, Arizeta, Roteta, berriro Saizar, Aierbe, Beobide, Goenaga eta Mendiola.

Pedrojoane edo Gorostiaga. Aritzetegiko Aranburutarrek Gorostiaga, Gorostidi edo Pedrojoane izeneko baserria eraiki zuten 1760 aldera eta Frantzisko Alzelay maizterra bizitzen jarri zen eta 1851-1867 urteetan, berriz, Jose Muñoa eta Antonio Rezola senar-emazteak hiru seme-alabekin bizi ziren. Larrunbide-etxeberriko larrartetarrak handik Larraulera joan zirenean, hutsik geratu eta gaur bordatzat darabilte jabeek.

Perurena. Peru edo Perurena baserria dokumentuetan oso berandu agertzen da, Alkiza 1731n udalerri egin zenean alegia, 1563an ordea, bi Alkizalete baziren. Haietakoren bat ez ote zen Peru? Perurena legarratarrekin erabat loturik egon da, beste batzuen artean Joan Bautista Legarra erretorearekin, “casa nativa mia de Perurena” baitzioen, bertan bizi izan zen eta Donjuanenea aspaldiko eskola eraiki zuten. 1730-2009 urteetan Legarra, Aranburu, azkenik, 1922an, Krispin Sorarrain Zizurkildik etorri eta, gaur sorarraindarrak, Lasa eta Iriarte bizi dira Perun.

Saletxe. XIX. mendeko baserri berria da, lehenik, Aginaga- Saletxe bezala agertu zen elizako liburuetan, hots, Aginagako hirugarren etxe bizitzatzat. Artsuaga, Tapia, Goenaga eta Garaiburu abizena dutenak bizi izan dira etxe horretan.

Sarobe. Arpideko Joan, 1583an, erretore aukeratzeko Sarobeko Joanes Etxeberriak botoa eman zuen eta baserri hartan biztanle hauen abizenak aurkitu dira: Sarobe, Etxeberria, Saizar, Intxausti, Zelaia, Agiñalde eta azken aldi honetan Apaiztegikoek erabilia izan da.

Iribeitia. Historian zehar grafia desberdinarekin ageri da: Iribeeytia, Hiribehetia, Iribeitia eta Iribeti. Bertako bizilagunen abizenak hauek aurkitu dira: Iribeitia, Lizarraga, Iñarra, Olasagasti, Geresta, Usabiaga, Otegi, Legarra eta Roteta. Baserri hau gaur teilatua erorita, hutsik eta egoera lastimagarrian aurkitzen da. Alkizako lehen batzar dokumentatuan, 1348an, bertan ziren Iribeitiako Santxo Perez eta Martin Santxez.

Karabela. Carabela, Karabela Kâbela grafiaz agertzen da baserriaren izena. Izenari Amerikako oihartzuna dario. Baserria bazen 1563an, eta 1583an, Iribeitiako Graziana eta Joanes ilobaizebak ziren bere jabe. Karabelan bizi izandako abizenak: Iribeitia, Lizarraga, Legarra, Usabiaga, Canibrides, Iturzaeta, Urkizu, Garmendia, Iguaran, Beobide, Urruzola, Noenlle Cruces.

Katalandegi. Cathalandegui, Catalandegi eta Katalandegi bezala azaltzen da bere izena. Lehen aipamena 1553koa da eta geroztik dokumentazio luzea darama, Leteko Martin Alkizalete eta Bengoetxeako Lorentzo Alkizaleteren kaperautzetan etengabe agertzen baita. Azkenik, Prudentzia Legarra hil zenean, Juan Bautista Gabirondok eskuratu zuen. Bertako biztanleen abizenak, berriz, Elola, Landa, Gabirondo, Esnaola, Gorostegi eta Arantzabe.

Azalera itzuli
irteerak

xhtml | CSS - iametza interaktiboak garatuta

© 2010 Alkizako Oilategitik · Alkiza (Gipuzkoa)

Eusko Jaurlaritza Gipuzkoako Diputazioa Alkizako Udala